Grabatzaileak

Inprimaketa teknika berri horrekin sortu ziren lanbideen artean aipagarriak dira harri litografiko grabatzaileak edo arte grafikoetako grabatzaileak dira. Marrazkilari eta artista horiek, kopiatu beharreko irudia pentsatu eta paperean diseinatzeaz gain, irudi hori beranak eta karrakagailuak erabiliz harrian ere grabatzen zuten.

Lanbide horretan jardunean aritzeko, prestakuntza eta eskarmentu handia izateaz gain, marrazketa, diseinu eta irudikapen grafikorako berezko erraztasuna behar ziren. Horrez gain, pultsu ona, eskuekin abilezia handia eta ikusmen bikaina behar ziren. Grabatzaile onei estimu handi izaten zieten, eta horiek beren aldetik edo litografia lantegietan egiten zuten lan.

Adibide on bat Jose Alvarez Flores da. Madrilen jaio zen 1891an eta Tolosan bizi izan zen 1892tik aurrera.

Lanbidea bere aitarekin ikasi zuen, eta era berean, honek lanbidea aitonarekin ikasi zuen. Izan ere, aita-semeek Madrilgo Casa de la Monedan egin zuten lan. Gaztetatik Tolosan marrazketa ikasi zuen, eta bere etxean bertan, Rondilla kalean, hasi zen jardunean, inguruko litografia lantegietako enkarguak eginez.

Gerra Zibilean boluntario gisa aritu zen, komandante graduarekin. Gerra amaieran jazarria izan zenez, urte batzuetan ezkutuan aritu behar izan zen lanean, eta kalera gauetan bakarrik irteten zen. Garai hartan, bere emaztea izaten zen inprenta eta Joseren arteko bitartekaria, eta grabatutako harriak garraiatzen zituen.

harri litografikoaTxokolate tabletak biltzeko paperak inprimatzeko harri litografikoa. Trazuak eskuzko beranarekin egindakoak dira. Itzaleztadurak, marradurak gertuago eginez egiten ziren. Jose Alvarez Floresek 1936 inguruan grabatutakoa da. J.R Alvarezek egindako argazkia.

Joseren lana zirriborroak diseinatu eta harri litografikoak grabatzea zen. Diseinu horiek enpresetako inprimakiak, kartelak, disko azalak, enpresetako akzio orriak, aseguru-polizak eta antzekoak egiteko izaten ziren, baina horrez gain, dokumentu batzuetan marko edo loreak jartzeko grabatuak egiten zituen, dokumentu horiek faltsifikatzea zailagoa izan zedin. Bere aitak eta aitonak bezalaxe, Casa de la Monedarako lanak ere egin zituen, besteak beste diru papera eta zigiluak.

Harri litografiko bat diseinatu eta ondoren harria grabatzeko, lanaldi osoa horretan arituta, 15 eta 30 egun artean behar izaten zituen, marrazkiaren zailtasun, detaile eta tamainaren arabera. 1939-1940 urteetan 500 eta 1000 pezeta artean kobratzen zituen. Batzuetan, bezeroek erabilitako harri bat ematen zioten, eta horri grabatu zaharra kendu behar zion. Berak harri berri bat erabili behar zuenean, zenbatekoari 500 pezeta gehitzen zizkion, harria Alemaniatik inportatzen baitzuen.

Inprimaketa enpresek estimu handi zioten, eta denbora aurrera joan hala, gero eta hobeto ordaindu zioten. Erretiroa 75 urterekin hartu zuen.

Baina erretiroa hartu baino lehen, urtebetez bere bi seme Jose Migel eta Ramon Luisi lanbidea irakatsi zien. Baina egun batean, lantzen ari ziren harria puskatu, eta lanbide hori berentzako ez zela egokia ezan zien, ez baitzuen  etorkizunik. Horregatik, arte grafikoen barruan beste jarduera batzuetara jotzea proposatu zien, eta horretarako, aitaren eskarmentu eta ezagutzei esker, oso prestakuntza ona jaso zuten.

Garai hartan, sistema berriak litografia bidez inprimatutako irudiak ordezkatzen hasi ziren, eta horregatik, 1870eko hamarkadan erabiltzeari utzi zitzaion.  Gaur egun, harri horiek oso preziatuak dira edertasun eta balore historikoagatik.

Jose Alaverezek grabatu zituen harri guztien artetik bakarrak dauka gordeta bere familiak, “La Montañesa, Fabrica de Chocolate, Astillero, Santander” lantegian egindako txokolate pastilak biltzeko papera inprimatzeko erabili zena. Bertan enpresaren eraikina eta produktuaren azalpena ikus daitezke, apainduraz inguratuta.

IndustrialeakIndustriales de la zona de Tolosa. Sentados de izda. a dcha.: José Alvarez Flores, xxxxxxxxx, Carlos Zanoni, Hnos. Elosegui. Arriba de izda. a dcha.: xxxxxx, Vizconde del Cerro Sr. Zabala, xxxxxxxx