Grabatze-prozesua

Bi izan dira industriako piezak grabatzeko erabili izan diren metodoak.

Grabatuak piezaren materialean (orokorrean, altzairuan) milimetro gutxiko sakontasuna hartu behar bazuen, ohikoa zen 10 baino gutxiago izatea, puntzoiaren teknikaz baliatzen ziren. Teknika horretan, puntzoiaren ertz ebakitzailea piezaren altzairuan sartzen zuten, hala ildoak markatuz eta piezaren altzairua itxuraldatuz eta alboetara lerratuz.

Sakonera handiagoko markak egin beharra izanez gero, gubilaren teknika erabiltzea hobetsiko zen, hain zuzen ere, ebakiak egiten dituen esku tresna delako eta piezan sartuz, materiala ebakitzen zuen eta, hala, txirbilak kanporatzen ziren piezatik.