Gure inguruan itsas makinistek lehorrean betetzen dituzten lanpostu batzuk

  • Portuko agintaritza, zama lanetako enpresak.
  • Zuzendari-kudeatzaileak, besteak beste, Bilboko itsas portuko petrolio terminalean, portuko zerbitzuetan eta birabarkien fabrikazio eta konponketan.
  • Mantentze buruak, Bizkaia eta Gipuzkoako paper fabriketan, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), diesel motorrekin energia sortzeko enpresetan eta gas industrialen fabrikazioan, hala nola, oxigenoa, azetilenoa eta freona, baita hodi eta presio ontzien (PT) fabrikazioan. Aipagarri dira mantentze mekaniko, prebentibo eta aurreikuspeneko buruzagitzan egiten duten lana, adibidez, Petronorren eta holako enpresetan.
  • Energia elektrikoa sortzeko estazioetan txandako buru, adibidez, Iberdrolaren zentral termikoetan eta Boroako zentralean (Zornotza).
  • Ikuskatzaileak (Surveyors) holako erakundeetan: Lloyd's Register, Bureau Veritas, Germaniske, American Bureau, Rina, NKK eta abarretan.
  • Industria ekipo, garabi, itsas ontzi eta itsas portuetako instalazioen aseguru etxeetako ikuskatzaileak.
  • Itsas merkataritza eta arrantza ontzien enpresetako ikuskatzaileak.
  • Siderurgia, ur tratamendu, arazketa eta hondakin tratamenduetako ingeniaritza enpresetan.
  • Aldundietako garraio departamentuak.
  • Unibertsitateko irakasleak.
  • Era guztietako ontziak egiten dituzten ontzioletako ontzi buru eta proba buruak.
  • Ontzioletako merkataritza zuzendariak eta bermatze buruak.
  • Obra eta pertsonalaren azpikontratazioan, horretan aritzen den edozein enpresatan (MASA).
  • Diesel motorrak fabrikatzen dituzten enpresetan: Warsila, Caterpillar eta Guascor.
  • Ontzietako ekipo nagusiak eta laguntzaileak jartzen: Rolls-Royce.
  • Gas naturalaren instalazio industrialetan (Bizkaiko badia)
  • Kalitate eta segurtasun buruak (Mecánica de la Peña)
  • Galdarak eta garabiak fabrikatzeko teknikariak (Babcok Wilcox).

Ola

 

Bibliografia nagusia

  • Valdaliso Jesús Mª: "La transición de la vela al vapor en la flota mercante española: cambio técnico y estrategia empresarial". Revista de Historia Económica. V. urtea, 1992ko negua, 1. alea.
  • Valdaliso Jesús Mª: "Los navieros vascos y la marina mercante en España. 1860-1935. Una historia económica". HAEE, 1991. Bilbo.

Bereziki baliagarria gertatzen da Gonzalo Duo egindako lana, "Enseñanza de maquinista naval en las Escuelas de Naútica de Bizkaia (1860/1925)", Eusko Ikaskuntza 2006. Donostia.

Geure eskerrik beroena eman nahi diegu Asociación Profesional de Maquinistas Navales Baskongados elkarteko idazkari Ángel Alonso Ridaura-ri, gure eskura jarri dizkigun informazio, kontseilu eta dokumentu grafiko baliagarriengatik.