Produktuak

Cesáreok lantzen dituen artisau produktuak, neurri handi batean bera inguratzen duen kultura tradizionalaren, eta eskuragarri dituen lehengaien ondorio garbia dira. Sortze artistikoan neurri batean material berak erabiltzen baditu ere sormenerako ahalmena adierazten du.

Cesáreoren artisautza produkzio nagusiena neurri, marrazki eta inskripzio desberdinetako hilarriek, gehienetan diskoidalak, osatzen dute, baita hilerrietarako harriek eta pertsonai edo gertaera berezi bat gogoratzeko oroitarriek ere. Era berean, bere jardueran leku nabarmena hartzen dute armarriek eta kaleak, plazak edo etxeak izendatzeko izkribuek ere. Maiz egiten diren beste gauzak dira, etxeetan erabilera arrunta duten gauzak edo apaingarriak.

Arizkungo eskultorearen artista lanak hainbat diploma lortu ditu, eta bitan (1999 eta 2001) bigarren saria lortu zuen Bergerac-eko (Frantzia) nazioarteko eskultura lehiaketan.