Harriz lantzeko makina

Harriz lantzeko eta apaindu edo leuntzeko lantegia eraikin nagusitik bereizita zegoen, Elizaldeko pila zaharra (1) zegoen tokian, ibai ertzean, energia hidraulikoa presa eta salto baten bidez aprobetxatzeko. Seguru asko, presa eta salto hori lantegia egin baino lehenago zeuden han.

Lehen aipatutako inbentarioan azaltzen da nolako zen makina hori, horrela guk hobeto imajinatzeko. Egia esan, bi mekanismo desberdinek osatzen zuten. Batak forjatutako armen gainazala arbastatzen zuen, eta besteak leundu eta distira ematen zion.

Lehenengoa gurpil hidrauliko handi bat zen, haritz egurrezkoa, eta lau burdinazko gontzek heltzen zuten, eta ura palen gainean erortzen zenean, gurpila jiratzen zuen.

makina1645eko Tolosako Arma Lantegiko inbentarioaren arabera, ezpatak leundu eta apaintzeko makinaren itxura.

Gurpilari lotuta enbor batekin egindako ardatz bat zegoen, ondo zilindratutakoa, eta 16 burdinazko bira-uhalekin indartuta. Ardatzak, beste muturrean, haritz egurrezko beste gurpil bat zeukan, arte egurrezko hortzak zituena. Hortz horiek engranaje bezala funtzionatzen zuten, eta biren mugimendua “intxaurrondo egurrezko literna-engranaje bati” helarazten zion. Linterna-engranaje horrek intxaurrondo egurrezko 7 beso zituen, eta aurreko gurpilak baino diametro askoz ere txikiagoa. Beso horien artean arte-zurezko hortzak sartzen ziren, eta bi gurpilek hareharrizko bi errotarrien abiadura handitzen zuten. Errotarri horiek burdinazko barra handi baten gainean zeuden jarrita, eta kanal batzuen bitartez, horien gainera ura botatzen zen, horrela armak hobeto arbastatzeko. Jarraian, harri-lantzaileek armei azken forma ematen zieten, harri birakorraren kontra zapalduta. Horren ondorioz, lantokiak oso leku hezea izan behar zuen, eta horregatik, baketazko bota pare bat izaten zen “ofizialek aipatutako armak arbastatzerakoan janzteko”. Horrelako gurpilak ia XXI. mende hasiera arte erabili izan dira Gipuzkoako industrian.

Apaindu edo distira emateko makinak oso antzekoa izan behar zuen. Desberdintasun bakarra linternaren beso kopuruan zegoen: aurrekoak 7 zituen, eta honek, berriz, 6. Horrela abiadura handiagoa lortzen zuen biratzerakoan, lan honetarako aproposagoa baitzen. Burdinazko barra handiaren gainean lau gurpil zeuden: sahats taulaz osatutako bi, eta intxaurrondo-zurezko beste bi. Lau gurpil horiek gurpil hidrauliko batek bultzatzen zuen ardatzak mugitzen zituen. Gurpilen perimetroan zehar, esmeril hautsa fina itsasten zuten kolarekin. Esmeril-hautsa "esmeril harritik" lortzen zen, "burdinurtuzko almeriz handi batean burdina forjatuzko mazo handi batekin txikituta”.

Perimetro zimurra zuten gurpil horiek nahiko abiadura azkarrean biratzen zuten, eta horien aurrean, apaintzaileek armak leundu eta distira ematen zieten, horrela azken ukitua emanez.

 

(1) P. Gorosabel. Lehen aipatutako obra.