Haurtzainak

Umezainak (inudeak) ziren, uda igarotzen ari ziren familien haurrak zaintzeaz arduratzen ziren barneko langileak. Orain dela hirurogei edo hirurogeita hamar urte familiarekin batera etortzen ziren, zenbaitetan familia hotel edo ostatuan bazegoen ere.

Haurtzainen artean, inude zeregina zutenak, hau da, haurrei bularra ematen zietenak, eta gainerakoak, inude elkor izenez ezagutzen zirenak bereizi behar dira. Lehendabizikoak orrazkerarengatik bereizten ziren, buruaren goialdean mototsa eramaten zuten eta; gainontzekoek ilea biltzeko mototsa egiten zuten buruaren beheko aldean. Inude beteranoenek belarritako handiak eramaten zituzten, zintzilik bola handiak zituztenak. Gogoan hartu behar da XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran bazirela inude agentziak, eta horiek egunkarietan ere jartzen zituztela iragarkiak.

Lau inudez osatutako taldeaLau inudez osatutako taldea eta beren ardurapeko sei haurrak, joan den mendeko lehenengo urteetan.

Haurtzainak egun osoan arduratzen ziren haurrez, eta hori dela eta haiekin izaten zuten harremana ia ama eta seme-alaben artekoa zen. Urteak joan ahala, ordea, harreman hori galtzen joaten zen, eta horretan garaiko ohiturek bazuten zerikusia.

Kalera ateratzen zirenean jantzi espezifikoak erabiltzen zituzten (beraien ezaugarri izatera iritsi zen uniforme moduko bat), oro har arrosa eta berde koloreko koadrodun jantziak eta mantal zuriak. Zenbaitetan, kapelak erabiltzen zituzten. Inudeek zein zaintzen zituzten haurrek irudi berezia osatzen zuten garai hartako udaldietan, azken horiek ohiturek behartuta janzten zituzten arropek estututa, adur-zapiak eta txano bitxiak barne.

NodrizaNodriza.