Herriz herri

Segundo Lopez de Arana eta Fernandez de Arangiz (Arabako Lubiano herrian jaioa, 1918an), lanbide horren adibide garbia da. Gehienetan bigarren lana izaten zen, lanbide nagusiaren osagarria izaten zena (nekazaria, artzaina, errotaria edo mekanikoa), horrekin ez baitzuten nahikoa diru irabazten.

Oroitzen da, 1940ko hamarkada hasieran, balentziar eta asturiar asko, fideoak egiteko tresnak hartuta, Arabara iristen zirela, eta han herriz herri ibiltzen zirela beren zerbitzuak eskaintzen. Horietako bati makina kopiatu zion eta nola funtzionatzen zuen ikasi zuen. 1942an hasi zen horretan lanean. Handik urte gutxira, lanbidez mekanikaria zenez, makina horiek egiten eta saltzen hasi zen. Ez zen lan erraza, “ez baitzegoen ezer, eta makinak egiteko zakarretako materialak errekuperatu behar zirelako”.

Marrazkia

Gehienetan Araban ibiltzen ziren, batzuetan Otxandiora eta inguruetara ere iritsiz. Bizikletan ibiltzen ziren, nahiz eta batzuetan Angloa ere hartu (Trenbide Anglo Nafar Euskaldun zaharraren laburdura), herritik gertu geratzen bazen. Kasu horietan bizikleta fakturatutako ekipaiaren bagoian utzi eta fideoak egiteko makina, desmuntatuta, gainean eramaten zuten.

Askotan, bezeroek “fideoen gizonari” garai hartako komunikabideen bidez deitzen zieten, besteak beste, ahozko mezuen bidez, edo herri batzuetan, bi kanpai danbadarekin iragartzen zen fideogilea iritsi zela. Aipatu beharra dago, garai hartan, zaindariaren jai guztietan, fideo zopak ezin zuela falta.

tresnak Segundo Lopez de Aranak (1918) oraindik erabiltzen dituen tresnak (Argazkia Julen Zabaleta 04/2002).