Hezkuntza

Lehen eta bigarren mailako hezkuntza egin ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatean (Leioa) sartu zen eta 1987an lizentziatu, zaharberritze espezialitatean.

Zaharberritze jarduerak eskaintzen dituen aukeretan (pintura, zeramika, beirakiak, liburuak eta agiriak), liburu eta agiriak zaharberritzea aukeratu zuen Henar Pesok, zailenetakotzat eta jarduneko profesional gutxien duenekotzat jotzen bada ere. Horiek horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu zuen, liburu eta agirien zaharberritzearen gaineko ikasketak sakontzeko. Hala, Florentziako Instituto per L’arte e il Restauro-n ikasteko aukera izan zuen 1988/1989 eta 1989/1990 ikasturteetan.

Espezializatze ikasketak bukatu ondoren, Tolosako Agiritegi Nagusian hasi zen zaharberritzaile lanetan 1991/1992 aldian; ondoren, 1993. urtetik hona beregain ari da lanean.