Hasiera

Gure familian norbait hiltzen denean hileta-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batera jotzen dugu. Baliteke, gainera, horrelako batekin asegurua izatea, sortu ohi diren arazo ugariak konpontzeko (hilkutxa, koroa, oroigarriak, eskelak, tanatorioa, erraustea edo hilobiratzea, besteak beste).

Duela gutxi samar arte, eta hamarkada askoan zehar, prestazio hauetako asko hileta-arotz esaten diegunen eginkizuna ziren, bere zerbitzuak eskaini dituzte eta Euskal Herriko hiri eta herri nagusi guztietan.

Gipuzkoako Goierriko Oiarbidetarrak hartuko ditugu erreferentzia ezen, XX. mendearen erdialdea baino lehenagotik horrelako zerbitzuak eskaintzen zituztelarik jada, garaian garaiko eskaera aldakorrari egokitzen joan dira.