Historiari buruzko aipamen labur bat

Oro har, beiragintza mota hau mediterraneo mendebaldean hasi zela esaten da, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera hasi zen garatzen. Izan ere, orduan legeztatu zen erlijio kristaua, eta horrekin batera elizak egiten hasi ziren, non lege zaharraren edo Kristoren bizitzaren pasarteak irudikatzen ziren.

Historian zehar, beirateek erlijio-sineskeren eta garai bakoitzeko arte-estiloen eragin handi izan dute. Beirateak egiteko teknika eta prozedurak ere hobetu egin dira denborarekin, baina antzeko jarduerak baino gutxiago.

Goi Erdi Aroan, seguru aski VI. eta VIII. mende artean, lehen beirateak egin ziren. Kolorezko argiz betetako gelak sortzeko interesak eta leihateak ixteko saretak erabiltzeak garatu omen zuten beirategintza. Egurrezko marko baten ordez, berunezko sareak erabiltzea izan zen lanbideko funtsezko teknologia berrikuntza.

Arte gotikoaren garaian; hau da, XIII. eta XV. mendeen artean, beirateak benetako garrantzia hartu zuten katedral berrietan. Izan ere, arkitekturan ezinbesteko elementutzat jotzen zen beiratea. Garai hartan balio artistiko handiko beirate ugari egin ziren, dagoeneko XII. mendean egindakoak kontuan hartu gabe. Besteak beste St. Deniseko abadiakoa edo Chartreseko katedralekoa. Baionako katedraleko beirate originalak garai berekoak direla diote historialari batzuek, baita XIV. mendeko Iruñeko katedralekoak ere.  Ikuspuntu teknikoari dagokionez, hobekuntza handia nabaritu zen, batez ere armadurak sendotu eta koloreak aberastea lortu zen. Horri esker, katedraleko barnealdeak kolorez bete ziren, beirak kalitate hobea baitzuten.

vidrieraLa vidriera ha sido siempre un arte cristiano, como muestra esta vidriera creada por Simón Berasaluce.

Espainian frantses, flandetar eta alemaniar artisau ugari aritu ziren lanean garai hartako katedral handienetan: Girona, Leon, Bartzelona eta abar. Hala ere, Zistertarrek koloredun beirate handiak erabiltzea ukatu zuten. Izan ere, beirateak luxu bat besterik ez ziren, eta ez zetozen bat Kristoren bizitzaren eta kristau komunitateetako austeritatearekin. Hori zela eta, beira gardenak edo zuriak bakarrik onartzen zituzten. Elizaren esparruan beirateak orokortu zirenez, XIV. eta XV. mendeetan eraikuntza zibiletan ere erabiltzen hasi ziren. Hala ere, Berpizkundearekin batera beirateen gainbehera hasi zen. Izan ere, arkitekto eta teorialari garrantzitsuenek, kolore zuria eta altuera handiko baoak eta beira gardenekin itxitakoak bakarrik jotzen zituzten elementu espiritual eta garbitzat. Horregatik luxuzko beirate handiai ekiditea gomendatzen zuten, horiek fededunak distraitu besterik ez omen zituztelako egiten.

XVI. mendean, Espainian beirategintza oraindik une gorenean zegoen, oraindik eraikitzen ari ziren azken katedral gotikoetarako beirateak egin behar zirelako. Garai hartan, baliabide tekniko berriak erabiltzen hasi ziren, besteak beste diamantea beira mozteko, betunaren ijezketa, esmalteak eta irudi naturalagoak egitea. Hala eta guztiz ere, orokorrean, beirate monumentalak erabateko gainbeheran sartzen dira.

XVII. mendean, Barrokoarekin batera, barnealdetan argia erabiltzearen interesa berpiztu zen, bai eraikuntza erlijioso eta zibiletan. Hala ere, argia maneiatzeko baliabide eta metodoak erabat desberdinak izan ziren, eta horregatik beirate berriak nahiko txikiak izaten ziren. Beirateak XIX. mendean berpiztu ziren, Estilo Neogotikoa iritsi zenean. Estilo horren aldekoek, Aro Gotikoak eliza kristauaren une gorena lortu zuela uste zuten, eta horregatik, eraikin berri askotan beirateak jarri zituzten. Halaber, eliza zahar asko zaharberritu ziren garai hartan.

Ingalaterran, William Morrisek (1834-1896), Arts & Craftsen sortzaileak, Arte Aplikatuak berpiztu zituen. Erdi Aroko artista eta artisauen berpizkundearen alde azaldu zen. Horrez gain, Erdi Aroko artisau-prozesu eta inspirazio gaien aldekoa zen, makinek parte hartzen zuten prozesuetan lanei gizatasuna kentzen zietelako.

Hori zela eta, garai hartan, beirateek mende askotan zehar galdutako protagonismoa errekuperatu zuten, bai arkitektura erlijioso baita zibilean ere.

Aipatu beharra dago, arkitekto eta artista askok, esaterako Gaudik, Le Corbusierrek, Matissek, Braquek eta Chagallek beirate asko egin zituztela, eta horietan diseinu berritzaileak erabili zituztela.

 

Vidrio, luz y color. La vidriera desde Irun. Irungo Udala eta Kunsthal. 2000ko maiatza.