Idazkariak

Gure inguruneko industria enpresa handietan bulegariak izaten ziren salmenta, kontabilitate, erosketa eta Gizarte Segurantzarekin bideratu beharreko lanez arduratzeko, baldintzak betetzen eta nominak prestatzen espezialistak. Horiekin batera kualifikazio txikiagoko langileak izaten ziren, "gutunak, telegramak eta agiri guztiak" kopiatzeko ardura zuen langilea esaterako, indarrean zegoen Merkataritza Araudiak xedatzen zuena betetzeko asmoz. Lan horretarako torlojuko esku prentsa bat eta "kalko urdin ahaztezinak" erabiltzen ziren. Ondoren, kopiak josi egiten ziren, liburuak osatuta. Horietako beste langile bat "bulego mutila" izaten zen, lan mota ugari burutzen zuena: bera izaten zen bisitan etorritakoak bulegariekin harremanetan jartzen zituena edo argiak eta berogailuak zaindu edo posta banatu bezalako lanak egiten zituena.

Aldi berean, edo ez askoz beranduago, enpresetan idazkariak hasi ziren lanean. Oro har gainerako langileak baino formazio maila altuagoa izaten zuten, eta, nahiz eta konfiantza oinarrizko baldintza izan (baliteke gaztelaniazko izena hortik eratorria izatea, hau da sekretuak gorde behar izatetik), zereginak eraginkortasunez betetzeko eskatzen zitzaien. Zeregin horiek, funtsean, honakoak izaten ziren: nagusia ekiditea (enpresako jabea edo kudeatzailea), telefonoa hartzea, deiak "filtratuta", jasotzen zen posta ordenatzea eta hirugarrenei bidaltzen zitzaizkien gutun eta agiriak idaztea.

Posta txartelaFrantziako posta txartela idazkariaren eta nagusiaren ohiko irudia jasotzen duena. Azpimarratzekoa da garai hartako idazteko makina.

Laster, horiei bestelako zereginak gehitu zitzaizkien, bulegoa ordenatu, bisitak kudeatu, bileretan kafea zerbitzatu eta izaera pertsonalekoak, esate baterako.

Lan horiek ia soilik emakumeek burutzen dituzte oraindik, baina, gainerako lanbideetan bezala, azken hamarkadetan idazkariek burutu beharreko zereginetan eman diren aldaketak oso azkarrak izan dira. Gaur egun oinarrizkoa da pertsonalitate handia izatea, baina horrek ez du eragozpenik izan behar egoerak horrela eskatzen duenean bigarren maila batean gelditzeko, egoera berrietara egokitzen jakitea, ekimena, eta hainbat hizkuntza, ingelera nahitaez, eta teknologia berrien erabilera menderatzea. Horretaz gain, beharrezkoa da aldaketen aurrean etengabe egokitzen jakitea.

Horrek guztiak kualifikazio handiagoa izatea dakar.