Baliabideak

Bulegoetan erabilitako baliabideak, batez ere idazkariek erabiltzen dituztenak, asko aldatu dira. Jarraian ezagunenetako batzuen inguruan arituko gara.

IdazkariaIdazkaria nagusiaren ondoan, 1924. urtea. Aurrean arkatzak eskuz zorrozteko makina dago, "zorro zkilua", eta ezkerraldean hormako telefonoa operadorearekin harremanetan jarri eta nahi den zenbakiarekin "konferentzia" eskatzeko.

 

Diktaketatik posta elektronikora

Nahiz eta korrespondentzia asko handitu, nagusiak gutunak edo agiriak eskuz idazten jarraitzen zuen eta idazkariak makinaz pasa eta bidali egiten zituen. Hala eta guztiz ere, luza gabe diktaketaren sistema iritsi zen. Laguntzaileak takigrafia bidez oharrak hartzen zituen, eta horrela sortu zen takimekanografoaren irudia. Lan horretan laguntzeko lehendabizi estenotipia izeneko makina txiki bat erabiltzen hasi zen, eta poltsikoko grabagailu bat ondoren. Aurikularrak erabilita grabatutakoa entzun eta paperean idazten zuen, idazteko makina erabiliz.

Soinuak gordetzen zituen makina txiki hori 1935. urtean AEG-Telefunken eta I- G- Farben-ek merkaturatu zuten magnetofonoaren bilakaeraren emaitza zen.

Gaur egun sistema hori ez da erabiltzen; izan ere, ohikoa da nagusiak berak zeregin horiek posta elektroniko bidez egitea.

 

Idazteko makinak

Idazteko makina C.L. Sholes-ek asmatu zela kontsiderat zen da. Hainbat aurrekari izan baziren ere, horiek guztiek ez zuten arrakastarik izan, eta azkenik, Estatu Batuetako Remington Typewriter enpresa 1874. urtetik aurrera idazteko makinak industrialki egiten hasi zen. Hasierako idazteko makina hori oso zaratatsua zen. Denbora luzea pasa zen gure bulegoetara iritsi arte, eta berekin ekarri zuen behar ziren agiri guztiak eskuz idazteko arduradunak desagertzea eta horien ordez mekanografoak kontratatzea. Harrez geroztik, herrialde garatuetan ez zaio makina hauek fabrikatzeari utzi, eta teknologikoki gero eta gara-tuagoak egin dira. Dena dela, ordenagailuak erabiltzearen ondorioz bulegoetan ia idazteko makinak guztiak desagertu egin dira.

Gogoan hartu behar da multikopiagailuek denbora aurreztea ekarri zutela.

 

Komunikazioak

Komunikazioak, batez ere kanpora begirakoak, asko aldatu dira azken hamarkadetan. Hasiera batean korreoa, telefonoa, eta telegrafoa erabiltzen ziren, azkena gutxiago bada ere. Horiei telexa gehitu zitzaien, zaratatsua baina eraginkorra. Ez zuen bizitza luzerik izan, XX. mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera telefaxa sortu baitzen. Laster fax izenez ezagutzen hasi zen baliabide honek zabalkunde handia lortu zuen agirien faksimileen erreprodukzioak transmititzeko. Rank Xeros enpresak merkaturatu zuen.

Azken urteotan sistema hobetu egin da, eta posta elektronikoa gehitu zaio.

 

Kalkulagailuak

Kalkuluak egitea idazkarien zeregin espezifikoa ez izan arren, aipatzekoak dira ilaran jarritako gurpil txikiko kalkulagailuak eta kalkulu erregela. Gaur egun poltsikoko makina txikiek, bai eta esku telefonoak bereak ere, ordezkatu egin dituzte kalkulagailuak.