Protagonistak

Arantza Larraz Albisuk (Donostia, 1943) ongi ezagutzen du idazkaritzaren mundua eta horren ingurunea, lanbide horretan aritu izanagatik, eta gerora, ISSAko irakasle izateagatik, laguntza handia eman zuelako mundu honetako profesionalei formazioa ematen.

Arantza Larrazen lan ibilbidea bere hobetzeko nahiaren isla da. Batxilergo ikasketak egin zituen eta gai administratibo batzuk ere landu zituen. Horretaz gain frantsesa eta ingelera ere ikasi zituen, 19 urterekin bi hizkuntza horiek ongi menderatuta, euskara eta gaztelaniaz gain. Lanean hasi zen, eta hamabost urtez idazkari edo zuzendaritza laguntzaile lanpostuak izan zituen Gipuzkoako bi enpresa handitan, paper eta siderurgia bezalako sektore desberdinetan. Lan jarduera horrekin batera goi kontularitzako ikasketak eta alemana ere ikasi zituen.

Euskal Herrian jantzien bilakaerak oro har beste herrialde askotako jantzien bilakaerak izan dituen ezaugarri bertsuak ditu. Jantziak hemen ere bertako eguraldiaren eraginari, material eskuragarriei eta lan egiteko moduen eskakizunei begira egokitu dira. Eta beste herrialde askotan bezala, hemen ere klase sozialen arteko bereizketa egiteko bide izan dira.

1978. urtean zuzendariorde lanpostua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Instituto Superior de Secretariado y Administración-ISSA izenekoan. Denbora luzez lanean aritu da institutu hori etengabe berritu eta nazioartekotzeko. Era berean, zentro horretan eman dituen ia hogeita hamar urteetan hainbat irakasgai eman ditu prestakuntza teknikora bideratuak, Kanpoko Merkataritza, Lankidetza Exekutiborako Teknikak, eta Ikasleen Jendearekiko Harremanak, esaterako.

Arantza Larrazen ustez zuzendaritza laguntzaileek burutu beharreko zereginek (gaur egun ISSAk ikasleak ere baditu) zerikusi handia dute enpresa edo erakundean tamainarekin eta kokatzen den sektorearekin, eta kanpora begira duen jarduerarekin. Zeregin horiek enpresa zuzentzeko moduaren arabera ere aldatu egiten dira, zuzendaritza pertsona bakar batek nahiz lantalde batek burutu, era horretan zereginak delegatu baitaitezke.

Kasu guztietan, lana ongi burutzeko beharrezkoa da langileak oso kualifikatuak egotea, egoera desberdinetara egokitzen jakitea, eta ekimena eta intuizioa izatea sortzen diren arazoei aurre egin diezaieten. Horri gaineratu behar zaizkie komunikatzeko gaitasuna, eta nola ez, zintzotasuna eta konfidentzialtasuna.

Hizkuntzak eta informatika menderatzea ere nahitaezko baldintzak dira gaur egun. Lehenengo gaiari dagokionez, orain dela urte asko ingelesez jakitea nahitaezkoa zen hainbat lanpostu lortzeko, baina, gaur egun, eskakizun hori orokorra da eta, are gehiago, orain arte hain beharrezkoak ez ziren hizkuntzak eskatzen hasi dira, txinera edo errusiera, esate baterako. Informatikaren kasuan, berriz, begien bistakoa da zergatik eskatzen den materia hori menderatzea.

Arantza LarrazArantza Larraz Albisu

IdazkariaIdazkaria idatzi bat kopiatzen nahikoa modernoa den makina batean. Argazkiak: Kutxako Fototeka.