Idoia Larrañaga

Idoia Larrañaga Fachadok (Pasai San Pedro, 1971) Pasai-Lezo Lizeoan ikasi zuen, eta 1994an Arte Ederretako lizentziatura (bi espezialitate) lortu zuen EHUn. Txiki-txikitan, jada marrazkiaren eta forma kaligrafikoen indarra sentitzen zuen.

Espezializazio ikastaroak egin ditu, eta hauen artean aipagarrienak Madrilgo Kaligrafoen Espainiar Akademiak Erdi Aroko edergintza edo iluminazioari buruz antolatua eta Erdi Aroko kaligrafia eta edertze lanei buruz Nayn (Frantzia) eginikoak dira. Idazkera txinatarrari buruzko eskolak ere hartu ditu Madrilen, eta eskuratuz joan den liburutegi frantses espezializatu garrantzitsu baten bidez osatu du bere prestakuntza.

Kaligrafia lan ugari egiten ditu, hala diplomak eta liburu-azalak nola eskaintzak eta pinturak, joera modernista landuz eta tinta mota asko erabiliz.

Beste gauza batzuen artean kaligrafia ikastaroak ematen ditu Anoetako eta Egiako Kultur Etxeetan.

Bere lanaren euskarri gisa, Parisen erosten duen pergaminoa eta Donostian (Tamayo) eta Madrilgo paper-denda espezializatuetan eskuratzen dituen hainbat paper mota erabiltzen ditu (marmol-itxurakoa, kartulina edo kartoi mehea, etab) Bere lanerako, Frantzian eta Erresuma Batuan erositako berrehun bat luma-mutur ditu, egin behar duen kaligrafia motaren arabera erabili ahal izatearren. Beste luma-mutur batzuk berak prestatzen ditu, Lezoko baserrietan lortzen dituen kanaberak zatituz edo antzara-lumak erabiliz bestela. Erabiltzen dituen tinta txinatarrak, hainbat kolore izaten dira, Donostian eta Madrilen eskuratzen ditu.

Idoia Larrañagak hiru aldiz lortu du Tamayo paper-dendak urtero antolatzen duen idazkera lehiaketako saria.

Azkenik, ezinbestez aipatu behar Donostiako Tamayo paper-denda eskuz idaztearen alde egiten ari den lana, bai estilo pertsonalekoa bai kaligrafia ari baita bultzatzen, oso onarpen handiko lehiaketak antolatuz eta babestuz. Espainia mailan, Madrilgo Idazkeraren Klubak lehiaketa bat antolatzen du 2003az geroztik.

Egoera hau beste herrialde europar batzuetan eskuz idazteari ematen dioten garrantziaren beste muturrean dago; adibide bikaina dugu, esate baterako, Frantziako Kaligrafia Zentro Nazionala.

Idoia Larrañaga laneanIdoia Larrañaga bere tailerrean lanean (C.U. 05/04).

Idoia LarrañagaIdoia Larrañaga bere tailerrean lanean (C.U. 05/04)

 

Gure eskerrona Jesús Patón eta Idoia Larrañagari egin dizkiguten ekarpenengatik, emandako aholkuengatik, eta eskaini dizkiguten erraztasunengatik.

 

Bibliogafia

  • Amezaga, Elías. Calígrafos Vascos. Nómina. Hilargi 1994.
  • Echegaray, Carmelo de. Calígrafos vascongados. Juan de Iciar. Revista Internacional de Estudios Vascos 1907 (242-248. orr.) eta 1908 (68-75. eta 136-150. orr.).
  • Aquesolo, Lino. Pedro de Madariaga, calígrafo y vascófilo. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Buletina. 1966 (33-60. orr.).
  • Cerezo Hijano, Francisco. Getaria. Lo que fue, lo que es, lo que puede ser, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipala. 1970.

 

Kontsultatutako beste batzuk:

  • Diccionario de calígrafos españoles por Manuel Rico y Sinobas. Apéndice de Rufino Blanco. Memorias de la Real Academia Española 1870/1926. IX-3 liburukia (7-274. orr.).
  • Diccionario biográfico y bibliográfico de calígrafos españoles por Emilio Cotarelo y Mori de la Real Academia Española. Madrid 1913-1916.