Prozesua

Bost-sei metro luzeko ihia, eskatutako lodierakoa, moztu bezala iristen zen, hogeita bost kiloko fardeletan eta bilduta; beraz, "Badiola Hnos.” enpresan aurreneko lana ihia zuzentzea zen; lan hori eskuz egiten zuten erabat, landarea bustiz eta kanpoan lehortuz. Ondoren muturrak mozten zituzten, guraizeak erabiliz, zatitze-makinaren albo-zulo batean sartzeko; makinak arrastatu egiten zuen ihia, metalezko zortzi gurpil zeuzkan-eta horretarako, eta hortz batez bereizi egiten zituen azala, zazpi-zortzi bat zerrenda ateraz, eta ihiaren bihotza. Garbitu ondoren, lehenekin bostehun gramoko paketeak egiten zituzten, eta bigarrenetik, besaulki zurrunak egiteko erabiltzen baitzuten, hogeita bost kiloko sortak prestatzen zituzten; hala, produktu biak eskatzaileen eskura zeuden jada.

Galparsoro, Echeverría Hnos. eta Cía.”n, aroztegia oso garrantzitsua zen ihizko altzariek daramatzaten bastidoreak, bizkarraldeak, hankak eta zurezko beste produktu batzuk prestatzeko. Kontuan har ezazue, aireko klabe bat edukitzera iritsi ziren, materiala menditik Otsaurteko (Gipuzkoa) tren geltokiraino eraman ahal izatearren. Erabiltzen zituzten oinarrizko lanabesak aroztegi bateko ohikoak ziren; azpimarratzekoak zerra elektrikoa, mailua, arrabota, zulagailua eta mazoa.

Prestatzen ari ziren produktuen zati desberdinak muntatzea oso gauza garrantzitsua zen. Besaulki, jarleku edo hamaka zati desberdinak ehuntzeko lanak trebetasun eta eskarmentu handia eskatzen du; gainera, ihiaren ezaugarriak direla eta oso egoera zailean egiten zen hori, zeren eta bigundu arren ebakiak eta urratuak eragin baitiezazkieke eskulangileei.

Edurne Galparsolo Produkzio prozesuaren hainbat fase, Edurne Galparsoro Aristimuñorekin. (Argazkia: Javier Carballo).

Edurne Galparsolo

Ehuntze-lana, honetan emakumeak aritzen ziren normalean eta produktuei ukitu estetiko desberdinak ematen zizkieten hainbat modalitate zeuden, ihi-zerrendak gurutzatuz egiten zen; zerrenda kopurua aldatu egiten zen, fabrikatu beharreko produktuaren arabera.

Ehuntze-lan zaileko tresna espezifikoak mailuak, inausteko guraizeak zerrendak mozteko, eta ezten edo puntzoiak ziren, hauek lana erraztearren erabiltzen ziren eta.

Produktuak amaitzeko, eskulangileak dena txukun-txukun garbitu eta hankak eta sendogarriak brotxaz bernizatzen zituen, inoiz ez ordea ihia.

Adierazi nahi dugu Juan Garmendia Larrañagaren:

  • Preparación del junco para su empleo ulterior” eta
  • Artesanía del junco” lanak

Oso baliagarriak izan zaizkigula lan hau egiteko.