Ikastaldia eta soldata

Galgariek, tren-buru, makinista eta sugilearekin batera, meatzetako trenetan joaten ziren lan taldea osatzen zuten.

Ikastaldia eskarmentu handiko langileekin egiten zuten. Haiekin batera joaten ziren trenean, eta lau edo bost egunetan zehar egin beharreko lanak zein ziren azaltzen zieten. Gero, ardura-froga bat egiten zieten: ikastunak kargatutako tren batean galga lanak bakarrik egin behar zituen, hau meatzetatik atera eta helmugara iritsi arte. Trenean beste galgari batzuk joaten ziren, baina behar-beharrezkoa zenean bakarrik laguntzen zioten ikastunari.

1954 inguruan, galgari batek asteko 140 pezeta irabazten zituen: trenbidea konpontzeko peoi batek baino pixka bat gehiago (asteko 135 pezeta), eta sugile batek bezalaxe. Makinistak eta treneko buruak galgariak baino gehiago irabazten zuten.

Galdameseko trenbidea 93 urtez egon zen martxan. Beste trenbide linea batzuetan bezalaxe, 1969-1970 urteetan ibili ziren azken trenak trenbide hartatik barrena, eta ordura arte ez ziren trenak (ez bagoiak ezta tren-makinak ere) berritu ezta modernizatu ere. Horrela, jatorrizko galga-metodo arriskutsua erabiltzen jarraitu zuten urte guzti haietan. Hasiera batean, ez zuten galga-sistema zentralizatu bat jarri, esku-lanarekin konparatuta, oso garestia zelako. Geroago, 1920ko hamarkadatik aurrera, berriz, ez zuten sistema berria jarri trenbidea ez zelako errentagarria. Izan ere, tren horren trafikoa ez inoiz aurreikusitakoaren adinakoa izan, eta hamarkada hartatik aurrera, gutxitzen hasi zen.

Hori zela eta, 1969 arte, galgariakjardunean aritu ziren, beren lan arriskutsua egiten.

Orconera meatze-trenbideaOrconera meatze-trenbideko geltokiaren ikuspegi orokorra, XIX. mende bukaeran. (Gallartako Meatzaritzaren Museoak utzitakoa).

Iturri nagusiak

  • Desiderio Buefo (Orutella 1935)

 

Bibliografia

  • El ferrocarril de Sestao a Galdames. Juanjo Olaizola