Erremintak

Industriako grabatzaileek beren erremintak eratzeko ezagupenak zituzten eta, horri esker, lanean agertzen zitzaizkien arazoak konpontzeko modua bazuten. Hein horretan, gabratzaile batek, bere laneko ibilbidean, hainbat erreminta metatuko zituen, mota eta neurri askotariko gubilak eta zizelak, baita ere, forma anitzeko ertzak zituzten puntzoiak.

Tresnak beraiek egiten zituzten premia bakoitzerako egokia zen neurriko altzairu zatietaz baliatuz, eta esmerilean eskuz egiten zuten zati horien arbastua, edo zati horiek sutegi txiki batean berotu ondoren, mailuarekin forjatzen zituzten.

Puntzoiak egiteko, maizenik, 10 milimetroko lauki itxurako sekzioa zuten altzairu zatiak erabiliko ziren; gubilak, hagaxka meheagoekin. Lantegian erabili eta jada gastatuak zeuden limak ere material baliagarria ziren tresna mota askotarikoa eratzeko. Eman nahi zitzaion forma lortu ondoren, tenplaketa bidez gogortu egingo ziren tresnak, hau da, sutegian berotu egokia zen tenperaturan eta, azkar-azkar, oliotan sartuta, hoztera eramaten zituzten.

Zailtasun berezia izan ohi zuen, hizki edo zenbaki itxuradun ebakera ertzak zituzten puntzoiak egiteak.

Herraminta horiek lortzeko altzairu zatian ikurra tailatu egin behar zen, eta landu beharreko zatia lan aulkian lotuta eta gubilarekin eta zizelarekin lehen adierazi dugun eran eskuz landuko zituzten, txirbilak kendu eta egin nahi zen erliebea agertzea lortu arte. Askotan formadun puntzoiak erabiliko zituzten eta, hala, mailukadak eman, behar zituzten hustuketak eta hondoak egitea lortu arte.

Ertz artezeko eta oso zorrotzeko puntzetak, marra artezak eta meheak markatzeko aproposak zirenak, eta mutur biribilduak zituzten leungailuak, ildo hondoari distira ateratzeko erabiliko zirenak, horiek ziren grabatzaile ona maiz egin beharrean zegoen erremintak.

Industriako grabatzaileakIndustriako grabatzaileek beren erremintak egin ohi zituzten. Eskuinean eta erdian, puntzoi bat izango dena sutegian goritu eta mailuarekin forjatzen. Ezkerrean, erreminta uretan sartzen, berehala hozteko eta, hala, tenplatzeko. (Yulen Zabaletaren marrazkia)

PuntzoiakEskuzko puntzoiak, forma eta hizki desberdinetan bukatutako ertzekin, grabatzaileak berak eskuz landutakoak. Ezkerretik hasita: zirkulua, A, 8, C, 0, o, marra zuzena, laukizuzena.(Yulen Zabaletaren marrazkia)

Grabatzailearen lan mahaiaGrabatzailearen lan mahaia. Mahai gainean, hainbat puntzoi eta beste zenbait herraminta.(Argazkia Jose Mari Izaga)