Grabatzaileak

Grabatzaileak langile espezializatuak ziren eta jabekuntza prozesuaren ondoren eskuz baxuerliebean lanak egiten zituzten, hizkiak, zenbakiak eta beste hainbat ikur jartzeko ekoitzitako piezen gainazalean. Eskuz lan egiten zuten, esku tresna txikietaz baliatzen ziren (puntzoiak eta gubilak, batez ere) eta horiei mailu kolpeak emanez edo beren eskuarekin bultza eginez, hala, materiala itxuraldatuko zuten, edo ebaki eta kanporatu, 2 edo 3 milimetroko sakontasuna, edo 10 eta gehiagoko zabalera izan zezaketen ildoak, ondo mugatutako ertzekin, eratu arte.

Langile horiek, ofizial kategoria hartzen zuten eta enpresako lantegietan betetzen zuten eginkizun hori, baina, landu beharreko piezaren neurriagatik eta pisuagatik, lan mahaira eramatea ezinezkoa gertatzen zenean piezaren gainean bertan egiten zuten lan: artilleriako kanoiekin, adibidez, hala izaten zen, pieza txikiak, ordea, mahai gaineko tornuzilan grabatzen ziren. XX. mendeko berrogeigarren hamarkadan eginkizun horretaz arduratzen zirenak hiru grabatzaile ziren; eta, artean, Vickers etxe ingelesaren planoak erabiltzen zituzten.

GrabatzaileaGrabatzailea, kanoi baten gainean puntzoiarekin eta mailuarekin hizkiak grabatzeko lanean. (Yulen Zabaletaren marrazkia).

Tornuen atalaTornuen atala, kanoien piezak eta itsas armadako prezisio handiko piezak ekoizten dira. 1939-40. urte ingurua. (SAPA PLACENCIA elkarteak utzitako argazkia).