Merkatua

Beste eskulangile askoren kasuan bezala, egiten dituen lanak merkaturatzea ez dago Natxo Kareagaren lehentasunezko jardueren artean.

Honen jarduera komertziala bere obrak Ekainberrin erakustera eta eskulangintza azoketara (Donostia, Zarautz, Zestoa, Araia, Artikutza...) joatera mugatzen da.

Natxo Kareagaren iritziz, berak garatzen duen jarduera bezalako batek halako bokazio maila bat, esku trebetasuna eta pazientzia eskatzen ditu; izan ere, pinturen kopiak egiteko zehatz-mehatz aritu behar da, arreta handiz, eta horrenbestez inolako presarik gabe. Horrela aritu ezean, kopiak ez dira agian guk nahi moduan aterako.