Iraganera itzulia

Euskal Herrian gauzak oso antzekoak ziren: jaten zen ogia era artisauan egiten zen bai etxerako eta komunitaterako ere. Horretarako errota kopuru handi bat egon behar zen martxan, Antxon Agirre Sorondo eta bere taldeak egindako Tratado de Molinologia lan ikusgarrian zehazten den arabera.

Hala ere, XX. mendean zehar, batez ere 1940eko hamarkadatik aurrera, ogia egiteko modu hori galtzen joan zen, eta gero eta industrializatuagoak zeuden okindegietan irina entregatzen hasi ziren, trukean ogia jasotzeko. Hala ere, nahiko harrigarria da, hamarkada batzuk geroago, betiko ogiak, baserrikoak, berriz ere eskari handia izatea, eta berriz ere horrelako okintzari ekitea, usadiozko funtsezko metodoak mantenduz.

Frantziska Altube Irizarrek 82 urte ditu, eta bere seme Bizente Urzelaik, 57. Biak Oñatiko Aristimuño baserrian (Amiño izenez ezaguna dena) bizi dira, eta oraindik iraganeko sistemaren arabera egiten dute ogia, kalitate handiko produktua eginez. Gazteak zirenean ongi erakutsi zieten, ogi-orea moztu baino lehen gurutze bat egin behar zitzaiola, orea ezin zela eskuarekin moztu eta lurrera erortzen zen bakoitzean muxu bat eman behar zitzaiola. Horren ondorioz, badirudi gaur egun prozedura industrialaren arabera egindako ogiek ez dutela horrenbeste merezimendurik.

Frantziska AltubeFrantziska Altube eta bere seme Bizente Urzelai, ore-puskak egin ondoren, horiek pisatzen.

 

La alimentación doméstica en Vasconia. Eusko Jaurlaritza. Etniker Euskalerria.