Irun: 75 urte beirateak egiten

XIX. mende erdialdera arte, Gipuzkoako industria-jarduera “arrantzan, burdingintzan, armagintzan eta bestelako tresna baldarren fabrikazio-jardueretan bakarrik oinarritzen zen. Baina Gerra Zibilaren ondoren, aduanak mugan ezarri ziren eta erregea adin nagusitzat aitortua izan zen. Horri guztiari esker, industria-jarduerak bultzada garrantzitsua jaso zuen. Izan ere, gertaera aipagarri horiei esker, Espainiako eta atzerriko kapitalistek bakeak iraungo zuela uste izan baitzuten”. (1)

Halaber, 1847an, Pascual Madozen arabera, Irungo industria honakoa zen: "2 teila eta adreilu lantegi, zurraketa-lantegi bat, xaboi-lantegi bat, jostailu lantegia bat, gurdi lantegi bat, piano bikainen lantegi bat eta eltze-lantegi bat.  Horrez gain, 9 ostatu, 3 taberna (billar eta guzti), 2 zigarro-denda, 2 alpargata-lantegi eta 5 okindegi daude, baita herri handietako bizimoduko behar eta luxuak betetzeko bestelako lanbideak ere. Beste garai batean, 4 edo 6 burdinola zeuden, baina gaur egun, errekastoetako urak 15 errota bakarrik bultzatzen ditu. Izokinak harrapatzeko 20 sare baino gahiago daude”.

1894an, Bustinduyk (2), Gipuzkoako gainontzeko herriekin konparatuta, Irunek populazio nahiko handi zuela aipatu eta horren garrantzia, baita bertako denden garrantzia azpimarratu ondoren, ez dela batere herri industriala dio, Viuda de Zaragüeta y Lalanne jaun-andreen poxpolo lantegiaz gain, “zurraketa eta teila lantegi batzuk eta bestelako lantegi txiki gutxi batzuk” bakarrik aipatzen ditu.

Industria-jardueran horren gutxi garatzearen arrazoi nagusia, Irun mugako herria izatearen ondorioz sortutako lanbideez gain, Aduanetako Errenta Ordenantzetako 252. artikuluak (lehen 180 artikulua zena), Frantzia eta Espainia arteko mugatik 10 kilometro arte industriak jartzea debekatzen zuen. Horrez gain, muga ondoko lantegi eta biltegiak fiskalizatzea, esku-hartzea eta zaintzea agintzen zuen, ekoizpena herriko beharrak asetzekoa dinakoa bakarrik izan zedin, eta itxitako lantegiak berriz ere ez irekitzeko.

Neurri horiek Hondarribia, Oiartzun, Bera, Etxalar, Lesaka, Igantzi, Doneztebe, Urdazubi eta Zugarramurdin zeukaten eragina, baina zeharka, Errenteria eta inguruko beste herrientzat onuragarriak ziren neurri horiek.

Proyecto vidriero emplamada creado por Simón BerasaluceProyecto vidriero emplamada creado por Simón Berasaluce.

1916ko martxoaren 23ko Errege Dekretuak, 25eko gazetan argitaratua, muga arteko distantzia 10 km-tatik kilometro bakar batera gutxitu zuen, horrela muga inguruan, aldez aurretik baimendutako lantegi gutxi horiez gain, industria berriak ezarri ahal izateko. Baina gai horretan nagusi zen irizpidea, Frantziatik lehengaiak inportatzen zituzten lantegiak ezartzen debekatzea zen, betiere ez baziren kontrabandorako erabili behar (3).

Garai hartan, Luis Boada Rolin, “marrazkilari bikaina eta margolarigaia”, J.H. Mauméjean Fréresek, Europako beiragile garrantzitsuenak, Hendaian zuen lantegian hasi zen lanean. Hendaiako lantegiaz gain, Madril, Bartzelona eta Donostian ere bazituen lantegiak (azkena Pedro Egaña kaleko 8an).

Lanean, Boadak Etxaniz ezagutu zuen, eta biak Jesus Arrekubieta Otañorekin (postako ofiziala) elkartu eta Irungo lehen beirate lantegia ezarri zuten 1923an.

Sei urte lehenago, 1917ko azaroaren 6an, Luis Lertxundi Sirotichek eta Felix Cañada Bellok, biak Bilboko Arte eta Lanbide eskolako ikasleak zirenak, Isidoro Declaux Ibarzabalen kapitalaren laguntzarekin, Vidrieras de Arte SA lantegia sortu zuten Bilbon. Enpresak ibilbide bikaina izan du, eta gaur egun, Cañadaren ondorengoak oraindik jardunean ari dira.(4)

Hasiera batean, Irungo beirate lantegiak oso bilakaera ona izan zuen. Boada alor artistikoaz arduratzen zen, Arrakubieta jendarteko harremanetaz, eta Etxaniz, berriz, teknikaz. Baina Gerra Zibilaren ondorioz, lantegia txikituta geratu zen. Gerraostean, Boadak eta Arrakubietak berriro ekin zioten jardunari, baina Etxaniz erbesteratu behar izan zen. Hasiera bateko enpresak, Unión de Artistak Vidrierosek, jabez eta izenez aldatuta, oso bilakaera ona izan zuen, beirateen fabrikazio prozesuaren gehiengoa bertan egiten zen, baita forja-lana ere 1948tik aurrera. Hala ere, inoiz ez zuten beira fabrikatu. Zementuzko beirateak 1969 aldera iritsi ziren Irunera, Adolfo eta Alain Boderé frantses adituei esker (Bretainakoak).

Artistas Vidrieroseko maisuek egindako lanak oso garrantzitsuak dira Zakarias Egigurenek honakoa dio: “beren lana Ipar Amerika, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan ikus daitezke, baita Asian eta Europako leku askotan ere Hori Espania osoan ikus daitezkeen lanak ahaztu gabe”. Guztira 5000 lan baino gehiago egin zituzten, eta horien artean aipagarriak dira honako hauek:

  • Hiroshima eta Nagasakikoak (Japonia)
  • Jatibonicokoa (Kuba)
  • Cotabatokoa (Filipinak)
  • Montereykoa (Mexiko)
  • San Juangoa (Texas-AEB)
  • New Yorkeko Nazioarteko Erakustazoka (Jordaniako pabiloia).
  • San Antonio parrokiakoa (Fort Lauderlade-Florida AEB)
  • Monumento a los Caídos-ekoa (Monkloa, Madril)
  • Alcázar Segoviakoa
  • Goyak egindako kartoi edo ereduekin egindako beirateak (Behobiako Aduanako eraikinean egindakoak, gaur egun suntsitua).
  • Renfe, BilboAbandoko geltokian egindakoa, 286 m²-ko pieza bakarrekoaGarai hartan, munduko berunezko beirate handiena zena.
  • San Bizente elizakoa (Donostia).
  • Horrez gain, honako elizateko beirateak zaharberritu zituzten: Toledokoan (bertan lantegi bat muntatu zuten), Leon, Avila, Palentziako elizetan, Salamancako katedral zaharrekoan, Segorben, Sigüenzan, Donostiako Artzai Onaren katedralean, eta bestelako eliza eta kapera ugaritako beirateak ere zaharberritu zituzten.

Baina aipatutako guztiak Irungo maisu beiralarien gaitasun tekniko eta ekonomikoa islatu arren, Irungo lantegiaren ezaugarri garrantzitsuena langile eta artista ugari trebatu zituztela daIzan ere, beirate handiak egiteko langile ugari behar ziren, eta horiek trebatzeaz gain, lanbiderako beharrezkoak ziren teknika eta teknologiak ere erakusten zizkieten.

Gaur egun, Irun eta inguruko beirate lantegietan jardunean ari diren guztiak, Unión de Artistas Vidrierosen lan egin eta trebatutakoak dira, baita oraindik lantegi bate dutenak ere: J.Luis Alonso Susperregi, Vitroluz S.Leta Migel Osinaga.

 

(1) Diccionario geográfico estadístico-histórico de España y sus posesiones de ultramar. Pascual Madoz – IX. liburukia (Guipuzkoa). Madril 1847.

(2) La industria guipuzcoana en fin de siglo. Reseña de las industrias fabriles más importantes. Nicolás de Bustinduy y Vergara. 1894. Donostia.

(3) Geografía General del País Vasco-Navarro. Francisco Carreras y Candi (zuz.). Provincia de Guipúzcoa. Serapio Mugika. Bartzelona.

(4) Argi tailerra. Un taller de luz. Vidrieras de Arte, S.A. Bizkaiako Foru Aldundia. 1994.