Fabrikazio-prozesua

Beirateak egiten dituzten artisau guztiek Teofilo aipatzen dute, XI. mende bukaeran eta XII. mende hasieran Helmerhauseneko beneditar abadian bizi izan zena. Beneditiar horrek Schedula Diversarum Artium lana idatzi zuen, eta bertam beirate bat nola eraiki azaltzen du pausoz pauso.

Monje horren arabera, beirak bi parte zedro edo garo errauts eta odo garbitutako hondar parte batekin egiten ziren. Horri kolore ezberdinak emateko, metal oxidoak gehitzen zitzaizkion: urdina lortzeko, kobaltoa; gorria era berdea lortzeko, kobrea; purpura lortzeko, manganesoa, eta horia lortzeko, berriz, manganesoa eta burdina erabiltzen ziren.

Beiratearen diseinua egiteko, kretaz gaineztatutako ohol baten gainean, pintzel batekin inguruak gorriz edo beltzez margotzen ziren, eta koloreak letra edo ikur batekin adierazten ziren.

Eredu hori beirazko xaflan kalkatzen zen, eta hori gori-gori zegoen burdinarekin mozten zen. Jarraian, grisaila bidez, arre koloreko tinta,  itzaleztadurak; hau da, aurpegietako eta arropetako detaileak egiten ziren, beti tinta hori erabiliz eta intentsitate gutxiago edo gehiago emanez. Bigarren aldiz egosten ziren, nahiko tenperatura baxura, trazu horiek finkatzeko, eta azkenik, berunezko hagaxkaz osatutako egituran beirazko piezak muntatzen ziren.

XII. mende erdialdera, "Beira-bulegoak” katedral handitan edo elizaren bulegotan jartzen ziren. Bertara iristen ziren Flandes, Cuenca, Katalunia, Balentzia eta Toledoko lantegietan egiten ziren beira lauak. Maisuen lana izaten zen beira-xafla horietarako koloreak lortzeko labeak egitea. Kolorea xaflaren alde batean edo bi aldetan ematen zen, eta batzuetan alde bakoitzean kolore ezberdina ematen zen, efektu aldakorra lortzeko. Bulego horietan batez ere alemaniar, flandestar eta frantses maisuak aritzen ziren jardunean eta lana erakusten.

Vidriera de cementoVidriera de cemento. Las distintas piezas de cristal van unidos por una masa de cemento que rellena los espacios entre ellos.