Irutea

Lana haria egitea zen, hainbat espartzu mota erabiliz. Eginkizun hau eskuz egiten zuten erabat, lehen azaldu moduan emakumezkoek gehienbat, hauexena baitzen lantegi honen ardura.

Iruten hasi baino zertxobait lehenago espartzua beratu bezala egin behar da; horretarako eskuaz ura botatzen zioten eskutadari, lurrean zabaldurik zutela, alde batetik lehenik eta jiratu eta bestetik hurrena. Azkenean espartzua pareta ondoan jarri eta zaku batez estaltzen zuten.

Emakumezko espartzuginek, aulki batean eserita edo zutik, hanka artean espartzu-ahur bat jartzen zuten, eskuaz helduz egin behar zuten produkturako, kordeltxo, kordel, bilur edo sokarako, komeni zen zain kopurua. Haria tortsioz egiten zuten, hau da, espartzu pixka bat igurtziz eskuetako ahurren artean, bakar-bakarrik eskuaren oinarria eta eskumuturra erabiliz, bizkor eta abil, eta materiala gehituz haria gero eta luzeago egiteko. Emakumezko espartzuginak lan hau egiteko, sokaren muturretako bat puntu finko batera lotzen zuen, eta bere gorputzaren atzetik pasatzen, saihetsaren eta ukondoaren artean tenkaturik gera zedin iruten segitu ahal izateko.

Lan honetarako eskarmentu handia behar zen, eta eginaren eginaz lan arrunta bilakatzen bazen ere, atentzioa ematen du ikusteak zein azkar eta zein seguru aritzen ziren espartzuginak horretan.

Irute lanaren xehetasunaIrute lanaren xehetasuna.

Espartzua irutenEspartzua iruten.