Itsas makinistak

Antzina-antzinatik gizakiak era askotako baliabideak erabili ohi ditu itsaso, ibai eta lakuetan arrantzatzeko eta hori elikagai bihurtzeko. Horrez gain, itsaso eta ibaiez baliatu da bere ondasunak garraiatu eta beste herrialde edo komunitateetan behar denaz ordezkatu edo trukatzeko. Esan daiteke, beraz, aspaldi-aspalditik munduko merkataritza harremanak nabigazioari esker izan direla. Iraganeko gerra etengabeetan ere itsas ontziek jokatu zuten papera oso garrantzitsua izan zen.

Itsas ontziak egiteko erabili ohi diren materialak ere era askotakoak izan dira: lezka, zura edota burdina, 1860aren inguruan altzairuaz ordezkatu zuten arte. Beste horrenbeste esan daiteke ontziak bultzatzeko sistemei dagokienez ere: hasieran gizakia bere indar hutsaz baliatzen zen arraunekin ontziak mugiarazteko, gero belak erabiltzen hasi ziren haizearen indarra aprobetxatzeko, eta ondoren makina erabiliz nabigaziorako.

Bilakaera hori guztia etengabekoa izan da historia osoan; hala ere, bilakaera horren erritmoa beti ez da izan berdina batzuetan azkarragoa izan da leku batzuetan eta besteetan motelagoa, zientzia eta aurrerakun- tza nolakoak.

Ontzien eta bere propultsio sistemen modernizatze etengabea-ren ondorio garrantzitsuenetako bat izan da tripulazioaren geroz eta profesionaltasun handiagoa behar izatea, hau da, ontzien bilakaerak logikoa denez ontzietako gizonen prestakuntza premia batzuk ekarri ditu, horiek aurrerakuntzaren eskakizunetara egokitzeko. Horixe gertatu zen, hain zuzen, itsas makinistekin ere. Hasierako merkataritza ontzien lurrunezko makinak haiek garapen ikaragarria izan zuten eta bestelako erregaiez mugitutako makinak etorri ziren, motorrak alegia, eta horrek egokitu beharra eskatzen zuen.

 Itsasontzia