Jaime Septien Parras

Jaime Septién Parras ere gure herriko artisau berritzaileen belaunaldi berriaren adibide garbia da. Donostian jaio zen 1976ko abuztuaren 4an. Lehenengo ikasketak Astigarragako Regina Apostolorum ikastetxean egin zituen, eta gero Hernaniko Langileen Lanbide Eskolara pasatu zen, ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen eta 1998an lizentziatu zen arte lanen kontserbazioan eta zaharberritzean espezializatuta.

Peces

Erasmus bekarekin 1999 urtean Atenasko Zaharberritze Institutura joango da. Egurrezko antigoaleko altzarietarako duen joerak Instituto de Restauración del Maestrazgo-n altzari berreskuratze kanpaina bat egitera bultzatuko du. Margolanak zaharberritzeko eskoletara ere joango da, eta 2002an Florentziako Spinelli eskolan arituko da ikasketak zabaltzen. Ondoren beira eta Tiffany teknikari buruzko ezagutzak osatuko ditu Francesc Naval (Picasa) maisu valentziarrarekin. Ondoren teknika hau garatzeari ekingo dio.

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, beste enpresentzako hainbat zaharberritze lan egingo ditu, erretaulak eta altzairuak, eta 2001ean egurra zaharberritzeko tailer bat jarriko du martxan (Egurlan) Hernanin. Urtebete beranduago Tiffany teknika erabiliz beiraren artisautzan espezializatzen hasiko da. Hasera batean, teknika hori egurrarekin uztartuko du COLORE izenaren pean. Era berean, espezialitate hauei buruzko ikastaroak ere emango ditu.