Etorkizuna

Maisuak Gorosti aldizkariari orain gutxi egindako adierazpenetan esaten zuen “hanka eta moko luzeak dituzten hegaztiak egitea ez da hain erraza, baina animalia multzorik korapilatsuenak anfibioak eta narrastiak dira. Egin ditudan lanik zailenen artean, kurrilo bat nabarmenduko nuke: hegaka zihoan, lepo izugarri luzea zuzen-zuzen aurrealderantz jarrita, eta hankak atzeraka. Edo sai baten irudia, geldirik baina hegalak zabalduta, erasotzeko prest, haratustelaren ondoan”.

Javier Murillok etorkizun oparoa espero du, eskari handiak jasotzen dituelako eta berea bezalako lanbidean ari diren artisauak oso gutxi direlako Europa mailan.