Merkaturatzea

Ez du oso zehatz gogoratzen noiz hasi zen bi piezako txistuak egiten, hori berrikuntza handia izan arren. Bere inguruneko txistulari ezagunenak Ignacio Ansorena eta Bonifazio Laskurain ziren.

Ia guztiek erabili dituzte egile honek egindako mila baino gehiago txistu horietakoren bat. Txistuak Donostiako saltegi espezializatuetan ez ezik bere tailerrera bertaratzen zen jendeari ere saltzen zizkion.

1970. urtean txistu arrunt baten prezioa 3.000 pezeta inguru izaten zen (18 €).

Jesus SegurolaJavier Carballok Jesus Segurolari egindako argazkiak.