Jose Almagro Medina

Jose Almagro Medina, Pepe, Larache-n (Maroko) jaio zen 1923an, Cadiz probintziari atxikitako lurralde espainiarra zenean. Gero, 1931n Valentziara joan zen bere familiarekin, lana tarteko. Batxilergoa lortu ondoren, jada 18 urterekin, bere kontura hasi zen itsas ikasketak egiten, Bartzelonako eskolan makina espezialitate ikasiz. Bi ikasturtetan amaitu zituen ikasketak. Soldadutzan izan zen urte batez, marinan, Itsasketa Eskolako ikaslea zelako, Júpiter gerra ontzian itsas makinekin zerikusi zuten eginkizunetan beti. Praktiketako ikasle bezala, urtebete eta erdi lan egin zuen Levanteko Unión Navaleko lantegietan eta Benicasim ontzian nabigatu zuen bete urte batez; amaieran titulua eman zioten.

Jose Almagro hogei urtetik gorako eskarmentua duen itsas makinista da. Era askotako ontzietan eta mota guztietako makinetan lan egin du; egin dituen ibilaldiak ere ez dira gutxi. Horrekin guztiarekin, beraz, esan daiteke gaitasun handiko profesionala dela.

Bere aita praktikantearengandik jaso zituen medizina ezagupenak baliagarri gertatu zitzaizkion sarri bera ibili zeneko itsas ontzietan.

Jose AlmagroBenicasim-eko itsas makinista taldea Bart zelonako portuan. Ezkerretik lehena, Jose Almagro ikaslea.

 

Itsasoko bizitza

Hogeigarren mendeko berrogeiko hamarkadan Compañía Española de Petróleo, SA (Cepsa) ontzi enpresako Gerona petroliontzian hasi zen lanean bosgarren makinista gisa eta Kanariar Uharteetatik Kariberako bidaiak egiten. Egin zituen bidaia ugarien artean aipagarriak dira British Petroleum-eko Montereal itsas ontzian egin zituenak. Hilabetetik gorako bidaia haietan petrolioa garraiatzen zuten Pertsiako Golkotik Cartagenako Escombreras birfindegira. Garai hartan makinistek egiten zituzten guardia luzeak, batzuetan hamabi ordukoak, ulertezinak gertatzen dira gaur egungo ikuspegitik begiratuta.

Aipagarria da, berebat, Tamaro-n (Japonia) egin behar izan zuen hiru hileko egonaldia Michu ontziolan, Seahok ontziko makinen probak egiteko eta hori gero Cartagenara eramateko, Escombreras birfindegira. Josek oroitzapen onak dauzka petroliontzi horretan egindako egunetakoak, baita Seabird Cepsa enpresaren 20.000 tn-ko ontzian egin zituenekoak ere; horretan petrolioa eramaten zuten Pertsiako Golkotik Cartagenara.

 

Venezuelako etapa

Bere lanean perfekzionatu nahiak eta laneko baldintzek Vene-zuelarako bidea hartzera eraman zuten Jose Almagro. Han lau urtez aritu zen lehen makinista eta makina buru bezala Iron Mines Company-n. Burdin mea garraiatzen zuten Beton Steel enpresarentzat Orinoco ibaian zehar, oso ingurumen baldintza txarretan eta tropikoko gaitzak harrapatzeko moduan. Orduko ontziak Punta Marocoto eta Punta Cebrián izan ziren, biak 7.000 tonakoak.

Enpresa hartako kontratua amaitzean, Venezolana de Navegación enpresara aldatu zen lehen makinista gisa. Enpresa horretako ontzietan bidaia asko egin zituen Ameriketako Estatu Batuetatik Karibera era askotako merkantziak eramanez.

 

Istripuak eta matxurak

Josek oso istripu larria izan zuen 1947an Pertsiako Golkoan nabigatzen ari zela Cepsako 20.000 tonako Monterreal ontzian. Horko motorrak oso zaharrak ziren, 1927koak, eta haize konprimituaz lan egiten zuten erregaia 72 kg-ko presioz injektatzeko. Halako batean, segur aski haria herdoildua zelako edo, balbula bat askatu egin zen Jose sudurretan bortizki joz. Aurreneko sendaketak egin ondoren eta bere egoera larria zela ikustean (bizia ere galtzekotan ikusi zuten), bai nabigatzearen ondoriozko zailtasunengatik bai Pertsiako Golkoko Adaban portuko poliziak ezarritako zailtasunengatik, British Petroleum konpainiak portu hartan zeukan ospitalera eraman zuten. Ia hiru urtez egon behar izan zuen errekuperatzen berriro lanean hasi orduko.

Itsas makinisten lanean prebentzioa eta, beharko balitz, matxurak konpontzen jakitea eguneroko zereginak dira. Alabaina, batzuetan kal-teen tamainak arazo bereziak sorrarazten ditu.

Eta horixe gertatu zitzaion ere gure makinistari Indiar ozeanoan zehar nabigatzen zihoala ontziaren helizea hautsi zenean, agian hondoa jo zuelako edo agian materialaren nekeagatik. Kontua da ontzia 90 itzuli minutuan jarri, horrela dardara gutxiago egiten zuelako, eta Adeneko portura jo behar izan zuten. Han gorriak pasatu zituzten baliabide egokirik ez zeukatelako -ez zeukaten ez eta garabirik ere-, eta gainera gauez ezin zuten lan egin argiek arrainak erakartzen zituz-elako eta horien atzetik marrazoak etortzen zirelako. Azkenik, zona hartan zegoen ingelesen itsasontzi base baten laguntzaz lortu zuten matxura konpontzea eta, porturatu eta bederatzi egunera ontziak berriro ekin ahal izan zion bere ibilbideari. Aipatu beharrekoa da Goako indiar baten aginduetara ari zen cooli talde batek eman zien laguntza.

Istripu hartatik oneratu ondoren, XX. mendeko hirurogeikoan Josek Papelera Españolak Errenterian zeukan fabrikan hasi zen lanean hango zentral termikoko buru.

Bizitza osoan lanean gogor aritu ondoren, gainera urte asko eta asko bere familiarengandik urruti emanda, erretiroa hartu zuen 1986an. Alabaina, kezkatuta jarraitzen zuen merkataritza itsasontziei buruz eta itsas makinisten jarduerari buruz.

 

Itsas makinista onak

Jose Almagrok bizitzan zehar pilatu duen esperientziak eta jakintzak erakutsi diotenez, itsas makinistei dagokien zuzendaritza lana modu eragingarrian betetzeko, premiazkoa da jakintza praktikoa eta egu-neratua dauden makina eta galdara klase guztiez, horixe delako bide bakarra makina horiei ahal denik eta etekinik handiena ateratzeko.

Langile taldeak zuzentzea ere funtsezkoa da eta esku gogorra eskatzen duen eginkizuna da, zeren bizitza hain leku mugatuan egiteak, batzuetan gainera hilabete batzuetan, eragina izaten du pertsonengan. Inguruabar horrek diziplina bat eskatzen du, eta hori zuzen aplikatzen denean eskertzekoa izaten da denentzat.

Bere garaian hizkuntza ez zen arazoa izaten, makinista taldea espainola edo hegoamerikarra izan ohi zelako; baina gaur egun denek nazioartekotu dira.