Produktuak

Joxe Manuelek musika tresna mota ugari egiten ditu. Besteak beste, danbolinak, bonbeteak, atabalak, ziri edo makilak, panderoak, dultzainak eta danborrak egiten ditu, hainbat modelo eta koloretakoak. Horretaz gain, horiek konpondu eta mantendu egiten ditu. Era berean, dantza taldeentzako materiala ere fabrikatzen du. Lanerako, zenbaitetan, familiaren laguntza izaten du Joxe Manuelek.

Mekanizazioa behar duten atalak lantzeko maisuak 150 m2-ko tailerra parteka- tzen du, behar dituen baliabide guztiez hornitua. Beste alde batetik, musika tresnak muntatu, afinatu, eta beharrezkoa denean, konpontzeko, aparteko lokal bat du, 60 m m2 ingurukoa eta 30 inguruko solairuarte bat.

Artisau lana burutzen duenez, bi zulagailu, horietako bat fresatzaile gisa lan egiteko egokitua, esmerila eta makina ebakitzaile bat soilik erabil- tzen ditu. Horretaz gain mahai eta apal batzuk ere baditu.

Fabrikaziorako behar dituen materialak merkatuan erosten ditu. Artisauak adierazi digunez gero eta zailagoa da material horiek eskura- tzea, batez ere nahi duen kalitateko materialak lortzea; izan ere, eskuz egindako produktuak desagertzen diren neurrian industrialki sortutakoen bidez ordezkatu behar dira.

tamboril