Baliabideak

Donostiako Amara auzoan du bere lanerako erabiltzen duen 50 m2 inguruko lantegia, eta horretan badu, halaber, 10 m2 inguruko biltegi bat beste zerbitzu batzuetarako ere erabiltzen duena.

Hiru mahai dauzka (4,50 x 1,5 m), prentsa motordun bat eta beste bi eskukoak, baita estanpagailu bat ere, beroaren bidez urrea inprimatzeko. Horiekin batera, larrua mehetzeko makina bat dauka, tamaina desberdinetako bi zizaila, gillotina bat eta labetxo bat; horrez gain eskuko prentsa batzuk dauzka "cajo"ak egiteko eta bastidore bat liburuak josteko.

Badu brontzezko erreminta pila bat, koadernatzeko berariazkoak direnak. Horietako batzuk liburuetan grabatu behar diren letrak osatzeko erabiltzen dira; beste batzuk liburuetan apaindurak grabatzeko, hala nola "tronkillo"ak. Horietan leku nabarmena dute urreztatzeko erabiltzen diren tresnek eta tamainaren eta formaren arabera sailkatuta dauzkan hizki tipoek.