Etorkizuna

Koadernatzaile ona izateko, behar-beharrezkoak dira, lanbidea ezagutu eta lana eginda gozatzeaz gain, beste bi gauza: alde batetik, estetikaren zentzu ona edukitzea, eta bestetik, lanerako pazientzia edukitzea, bestela emaitzak nahi ez direnak izan daitezke.

Koadernaketa eskaera gehienak liburuzaleek eta herri administrazioak egin ohi dituzte, baina izaten dira bestelako eskaerak ere, hala nola, jende arruntak egiten dituenak, batez ere inguruko enpresek. Gehienetan lehenbizi aurrekontua egiten zaio balizko bezeroari, eta horrek aurrekontua onartzen badu, lanari ekiten zaio.

Azken urteetan koadernaketa eskariak behera egin du, artxibatzeko sistema berriak asmatu direlako eta informatika geroz eta gehiago erabiltzen delako, baita liburuen munduan erabili ohi diren eskulanak eta artelanak balioa galdu dutelako ere. Bere tailerra esandakoaren adibide da, lehen bertan sei langilek egiten baitzuten lan; orain ordea bakar batek baino gehiagok ez du egiten.

Horrekin guztiarekin, datozen urteetan koadernatzaile kopuruak ere beherakada nabarmena izango duela iragartzen da, eta txarren-txarrenean lanbide hau gehiago izango da zaletasun bat lanbide bat baino.

KoadernatzaileaArgazkiak: Carmelo Urdangarin