Kafeontzi bat egitea

Garai batean oso ohikoa zen kafea zerbitzatzeko zilarrezko ontzi bat izatea. Oso adibide ona da zilarginek erabiltzen zituzten teknika eta trebetasunak ikusteko.

Zilarrezko xafla bat hartzen zuten, aldez aurretik beharrezko tamainan moztuta egoten zena. Xafla hori ontzi itxi bat bihurtzea hozkatzailearen lana izaten zen. Motor elektriko batek eragindako tornu baten platerean kafeontziaren forma bera zuen egurrezko eredu bat jartzen zuen, eta eredu horren gainean, behar bezala zentratuta, zilarrezko xafla.

Lantegi bereko hozkatzaileaLantegi bereko hozkatzailea, ontzi bat egiten. Leungailua eskuekin maneiatuz, metalezko xaflari forma ematen dio. Paretan zintzilik, erreminta horren hainbat aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.

Jarraian, tornuak abiadura handian biratzen zuen heinean, leungailuarekin xaflan presioa egiten zuen. Leungailua oso tresna berezia zen: metro bateko luzera inguruko altzairuzko barra bat zen, muturra biribildua zuen, eta beste aldean, egurrezko kirtena. Artisauak eskuz erabiltzen zuen, beste tresna baten laguntzarik gabe.

Presioaren eta biraketa-abiaduraren eraginez, xafla egurrezko ereduaren gainean deformatzen zihoan, eta poliki-poliki kafeontzi forma hartzen zuen. Hozkatzaileak indar handiz erabili behar izaten zuen erreminta hura, askotan gorputz osoarekin egin behar izaten zuen indarra. Beste batzuetan, lana errazteko, uhal bat lotzen zen tornura, gero bere sorbalda eta bizkar atzetik pasatzen zena, indarra errazago egiteko.

Askotan, ontziaren ahoa gorputzarena baino askoz ere estuagoa izaten zen. Horren ondorioz, lana amaitzean, egurrezko eredua atera ahal izateko, hau desmuntatu eta piezaz pieza ateratzen zen: lehenbizi nukleoa eta ondoren haren inguruko piezak.

Aipatu berri dugun prozedura jarraituz ontzi bat egiteko, hozkatzaileak bi ordu inguru behar izaten zituen. Zilarrezko xafla hainbat erremintekin lantzen zuen, eta horretarako indar handia izateaz gain, trebetasuna ere behar izaten zen, eta hori eskarmentuari esker bakarrik lor zitekeen.

Jarraian, piezak su-ateratzaileei pasatzen zitzaizkien. Artisau horiek kirtenak, ahoa eta bestelako elementuak egiten zituzten. Horretarako metalezko zaflak erabiltzen zituzten, eta mailu-kolpeen bitartez kurbatu eta nahi zuten forma ematen zieten. Pieza horiek egiteko, metalezko xaflak ingude gainean finkatzen ziren, soberako materiala zerra txiki batekin mozten zuten, eta pieza guztiak elkartzeko soldatu egiten ziren.

Azpilak ingude gainean lantzen ziren, mailuekinAzpilak ingude gainean lantzen ziren, mailuekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.

Horretarako metal urtua eta sopletea erabiltzen ziren. Gero, aldez aurretik egindako charnierra jartzen zuten soldadura gainean, horrela bi piezak erabat elkartzeko.

Piezak behin-betiko forma zuenean, ontzia leuntzaileengana pasatzen zen. Horiek, makina leuntzaile batekin, kafeontzi osoaren gainazalari distira ateratzen zioten.

Erabilitako lehengaia alpaka edo letoia bazen, leundu baino lehen zilar-bainua ematen zitzaion pieza osoari.

XVIII. mende bukaerako zilargin eta urreginakXVIII. mende bukaerako zilargin eta urreginak, Diderot eta D'Alemberten Entziklopediaren arabera. Ezkerrekoa azpil bati forma ematen ari da.

su-ateratzaileakPieza osatzen zuten atal guztiak eginda zeudenean, su-ateratzaileak soldatu egiten zituen, argimutil honekin egiten ari den gisan. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.

inizialak grabatzeaEtxerako tresneriako pieza guztiak amaitzen zituztenean, oso ohikoa izaten zen pieza bakoitzean bezeroaren inizialak grabatzea, irudi honetan erabiltzen den grabatu-teknika erabiliz. Lan hori egiteko, berana erabat menderatu behar da, ezin baita akatsik egin. Gipuzkoako Foru Aldundiak utzitako argazkia. Ondarea.

 

Iturri nagusiak

  • Jorge Martínez Corral (1957)
  • Javier Calavia García (1936)