Kale-garbitzaileak

Duela gutxi arte, kale-garbiketak ez zuen inolako garrantzirik izan Euskal Herrian, nahiz eta XV. mende erdialdeko udal-ordenantza batzuetan, txerriak kalean ibiltzea debekatzen zen. Denbora pasa hala, kale-garbiketari gero eta garrantzi handiagoa ematen joan zitzaion. Sindiko erregidoreek (alkateak aukeratutako zinegotziek) betearazten zituzten garbiketa arau haiek.

Donostiako kale-garbitzailea 1947an.XVIII. mendean, bizilagunek bere etxeetako aurrealdea eta alboak garbitzeko agindua ematen hasi zen, batez ere prozesio egunetan eta “elur edo euri handia egiten zuen egunetan, jendeak kalean ez irristatzeko”. Kareabetan (eraikinen artean egoten zen tartea, gutxi gora behera metro eta erdikoa, bertatik gertuko ibai batetik desbideratutako ubide bat pasatzen zen), “badoa ura” ohi eginez gauean erabilitako pixontziak husten ziren, eta horrez gain bestelako hondakin eta zaborra ere botatzen zen. Arazo hori konpontzeko kareabentzako berariazko araudia onartu zen.

XIX. mendean, etxebizitza osasungaitzetan jendea pilatuta bizitzeak eta hondakinek, ur beltzek, zaborren kudeaketak eta kaleetako zikinkeriak ardura piztu zuen. Izan ere, hiritarren osasunean oso eragin kaltegarriak zituzten. Horri esker, hiri-higienean aurrerapen handiak egin ziren.

Hiri handietan, XX. mende hasieran, eta kasu batzuetan baita XIX. mende bukaeran ere, zaldiak tiratutako gurdiak erabiltzen hasi ziren kaleak ekortu eta ureztatzeko.

Kale-garbitzaile bat

Kale-garbitzaile bat

Kale-garbitzaile bat, 1940ko hamarkada hasieran. Aipagarriak dira bai arropa eta erabiltzen dituen erratzak ere.