Kale-garbitzaileak

Hala ere, gainontzeko herrietan, kale-garbitzaileek funtsezkoak izaten jarraitu zuten kaleak garbi mantentzeko, nahiz eta udal-ordenantzak gero eta zorrotzagoak izan. Besteak beste, ordenantza horiek hainbat debeku ezarri zituzten “etxeek ezin zituzten komunak etxeko hormetatik kanpoaldera izan”. Horrez gain, "osasun publikoarentzat kaltegarriak izan zitezkeen animaliak ezin ziren etxeetan hazi”.

Kale-garbitzailearen lehen lana erratzak prestatzea zen. Horretarako metro bat baino luzeagoak ziren txilar edo izatz puskak mozten zituzten, garai hartan gure mendietan oso ugaria baitzen. Halaber, adarrak edo kanaberak ere biltzen zituzten, erratzen kirtenak egiteko. Txilarra eta kirtena lotzeko aizkora bat eta soka bat erabiltzen zituzten, eta hala lortzen zuten beren lanerako tresnarik garrantzitsuena. Aipatu berri dugun eragiketa horrek oso erraza dirudien arren, eskarmentu handiko kale-garbitzaileen ustez, beren lanaren emaitza, bai kalitate nahiz kantitatean ere, erratzaren araberakoa zen; nahiz eta erratza erabiltzeko trebetasun eta gogoak ere eragina izan.

Lan egiteko behar ziren beste tresnak eskuko karrua edo eskuko gurdia eta pala ziren. Iraganean, tresna horiek ere herri bakoitzeko artisauek egiten zituzten. Aipatutako tresnez gain, batzuetan erratza txiki bat ere erabiltzen zuten, etxeko eskobia esaten zitzaiona. Kale-garbitzaileek, kale guztiak, edo garrantzitsuenak behintzat, igarotzen zituen erratz-ukaldi erritmikoak emanez. Hondakinak kale izkinetan pilatzen zituen, eta gero zabor-ontzia zeraman gurdian uzten zituzten.

Ia 1960ko hamarkada arte, kale-garbitzailearen irudia oso ezaguna zen, lanbide horretan pertsonaia bitxi asko baitzegoen. Brusa luze bat eta galtza urdinak janzten zituzten, nahiz eta batzuetan arropen kolorea ezin zen asmatu. Askotan egoten ziren jendearen ahotan eta gazteekin ere ez ziren oso ondo konpontzen.

Lanegun gogorrenak azienda-feria egunak izaten ziren, animalien hondakinak garbitu behar izaten baitzituzten. Haizeak lana ez zien batere errazten.

Kale-garbitzaileek erabiltzen zituztenKale-garbitzaileek erabiltzen zituzten tresna eta baliabideak nabarmen hobetu ziren, Donostian 1929an egin zuten martxan ikus daitekeen bezala. (Kutxako fototeka).

Lehen ureztaketa-gurdiaLehen ureztaketa-gurdia, Bilboko udaleko zerbitzuko lehenengoa.