Kaligrafoak

Kaligrafoak eskuz letra ezin bikainagoz idazten trebatutako eskulangileak dira, benetako artistak sarri. Zentzu zabalago batean, esan genezake leban edo pultsuan marrazkiak egiten dituztela.

Herri guztiek, antzina-antzinatik, trebakuntza bereziko egileak izan dituzte hitzak edo ideiak letra edo beste zeinu batzuen bidez adierazteko, hainbat materialen gainazala baliatuz horretarako.

Piktogramen ondoren, hauek lantzerka moztutako kana bat erabiliz buztina gainean egindako zeinuak ziren, hieroglifikoak etorri ziren, hitzen esangura irudi edo sinbolo bidez adierazteko; azkenean gure egungo formetara iritsi gara, eta halaz modua izan dugu iraganeko sinesmen edota gertakizunek denboran iraun zezaten. Izan ere, inprenta asmatu arte ez da jakinduria gordetzeko beste modurik izan.

Idazkuntzaren arteaIdazkuntzaren artea Diderot eta D´Alembert-en L´encyclopedie-ren arabera. XVIII. mendeko azken herena.

Letrak osatzen dituzten elementu grafikoen kopuruak eta motak munduan diren alfabetoak eman dizkigute. Diderot eta D’Alembert-ek, XVIII. mendearen azken herenean egin zuten L’encyclopedie lanean, eskuz idazteko unean erabili diren hogeita bost alfabeto deskribatzen dituzte. Alfabeto horietatik datoz kaligrafia mota desberdinak, eta gure artean ohikoenak espainola, ingelesa, frantsesa eta gotikoa dira.

Gaur egun, joandako garaietako zein gaur-gaurko kaligrafia horiek baliatuz idazten ikastea, tartean baititugu hatz-beteko edo untzial sinplea, karolinjio garbia, gotiko konplexua, kantzelari ederra edo espainiar biribil klasikoa, edertasuna lantzeko izugarri modu atsegina da pertsona askorentzat, denborapasatik askoz haratago doan zerbait alegia, ezen azken batean forma artistikoak sortzeko aukera ere ematen du.