Karikatugilea

Jose Amuategi Amua oso trebea zen eta gainera, gauzak behatzeko gaitasun berezia zeukan. 1920 eta 1930eko hamarkadetan, Europako korronte artistiko modernoen eragina jaso zuen, eta horregatik aipagarriak dira garai hartan euskal marrazkilaritzari eta karikaturagintzari egindako ekarpenak. Maisu autodidakta zen, bere auzokideekin lotura handia izaten zuena. Batez ere marinelekin izan zituen harreman estuak, eta beraiei buruzko marrazki ederrak egin zituen.

Amua karikaturagileak, marraztutakoaren itxura deformatzen zuen helburu satirikoa lortzeko, baina pertsonen kasuan, haiekiko errespetu handiz.

Ezagutu zutenek, pertsona edo egoera bat oso azkar jasotzeko eta xehetasun handiz marrazteko gai zela diote.

Amuaren karikaturak aldizkari askotan argitaratzen ziren, baina bizi izan zen herrietako aldizkarietan ere askotan argitaratu izan zituen karikaturak, kasu horretan, baina, debalde.

Marino TabuyoMarino Tabuyo, Donostiako alkatearen karikatura.

Amua familiaAmua familia (1930).

El gordoGabonetako sari nagusia Donostiatik pasa da izeneko karikatura.