Koadernatzaile ona

Luis Barriosen iritziz, koadernatzaile artistak, bere lana modu asega-rrian egiteko, halabeharrez lanbidearen ezagupen teknikoen jabe izan behar du, eta hori beharrezkoa izanik ere ez da nahikoa arte lana egi-teko; horretarako, gaitasun artistiko-sortzaileak ere landu behar baitira.

Horrez gain, koadernatzaileak ohiz erabiltzen dituen materialak ere ondo ezagutu behar dira, batez ere larrua, ehuna eta papera. Horrekin guztiarekin bat, pazientzia handia behar da lanbide honetan eta gainera gustu ona ondo egindako lanarekiko.

Luis Barriosek azpimarratzen duenez, etengabe berritu behar da eta iragana ezagutu etorkizuna prestatzen jakiteko. Berak ikerketa hori bere lanean erabiltzen dituen material eta teknika guztiei aplikatzen dizkie, hala nola sortze eta produzitze prozesurako gaur egun merkatuan dauden baliabide teknologiko guztiei, esaterako, informatikari. Esandakoaren adierazgarri, Luisek jakitera eman digunez, gaur egun koadernaketan papera eta larruaz gain, beste material batzuk hasi dira erabiltzen geroz eta gehiago, adibidez, arrain azalak (erreboiloa eta bakailaoa), narras-tienak, bufaloenak, edota metalak, plastikoak eta zura.

Koadernatzaileak

Liburuak