Komertzializazioa

Jaime Septién Parrasen ustez, “beirateen kultura ” galtzen ari da. Gaur egun etxebizitza gutxi batzuetarako edo establezimendu publiko apur batzuetarako baino ez da egiten. Dekoraziorako artikuluak edo erabilera arruntekoak gehienetan oparitarako erosten dira.

Jaime Septién Parras zenbait eskulangintza azoketara joaten da (urtean 20 edo 30). Azoka horiek oso garrantzitsuak dira pieza txikiak saltzeko eta balizko erosleen aurrean lana ezagutarazteko.

Beirateen kasuan, artisauak, balizko eroslearen adierazpenak jarraituz, bospasei diseinu aurkeztuko dizkio, aurrekontu eta guzti, aukera guztien artean erabakia hartu dezan. Tamaina txikiagoko piezak direnean, lehen esan dugun bezala, apaingarrietarako edo erabilera arrunterako erabiltzen diren horien kasuan, diseinuak artisauak egindakoak dira, eta ia beti pieza horiek bakarrak dira.

Marco de foto