Kontratua

Iturrao baserria eraikitzean bete behar diren baldintzak.

1864ko martxoaren 17a

Baserria egiteko, zuhaitzak nahiz bestelako materialak, dauden lekuan moztu edo erauzi eta obraraino eramatera behartuta dago errematatzailea. Material horien hondakin guztiak adingabea ordezkarien onurarako geldituko dira, baina erauzketa guztia haren zaintzaileen kontura izango da.

Errematatzaile horrek obrak hasi beharko ditu aurtengo ekainaren amaierarako eta bi hilabeteren buruan edo abuztuaren hondarretarako amaitu beharko ditu; obraren egiteko, zaintzaileek izendatu behar dute arte ezagumenduak dituen langile bat, Lanen  Maisuarekin batera lan egin dezan, eta bidenabar zain dezan lana bururatzeko gorde beharreko metodoa ere, 1846ko martxoaren 17an hartarako onartu zen planoaren arabera; eta langile horren zereginak enpresariaren oniritzikoak izatera, hark ordain biezaio hari bederatzi erreal kuarto lanegun bakoitzeko.

Errematatzaileak lanok amaitzen dituelarik, aipatutako zaintzaileek izendatutako maisuak ontzat hartuak izango dira, eta onespen hori erdietsirik, neurri guztiak  arteztuko ditu sailez sail, eta bakoitzari aplikatuko dio erremateak ematen duen proportziozko salneurria, betiere aintzat hartuta lanak bururatu edo azkentzeko, kalkuluan kontuan hartu gabeko beste eginkizunik egin behar baldin bada, enpresariak inolako aitzakiarik gabe egin beharko dituela, zaintzaileek izendatutako arte-langileak, haiekin bat eginik, dena delako eraikitzea agintzen duen bakoitzean; alabaina, baldintza hori gabe ez du deus egin beharko, eta ezer eginez gero, ez zaio inolaz ere ordainduko eta une honetatik bertatik galdutzat joko ditu bere eskubideak nola ekintzak; aldiz, baldintza honetan xedatutakoaren arabera egindako guztiak, lanak amaitutakoan onartu eta ordainduko zaizkio eskudiruz, errematean gertatzen den hainbanatzearen proportzioan eta ez gehiago.

Kalkuluan ongi zehazten den arren teilatuaren nahiz eraiki beharreko hormen kostu osoa, gogoan izan behar da teilak Matxaritik Iturrao baserriraino igotzea, eta nahasturak egiteko behar den lur edo harea guztia biltzea Iturraoko biztanleen kargura joango dela; nahasturak izanen ditu bi zatiki harea eta zatiki bat kare, hori da, hiru zatikitatik bat karea izanen du, eta nahastura hori ezin izango du enpresariak egin zaintzaileek izendatutako langilea bertan ez bada, betiere behar den aurretiaz ongi nahasirik edukitzeko moduan. Arestian aipatutako arte-langileak eta maisuak onetsi behar dute harria; horrez gain, eraikuntzan erabili beharreko material guztiak nahiz Iturraon egiten diren lan guztiak onetsi beharko ditu aurreko baldintzan aipatua den maisuak, eta ez dira onartuko baldintza hori betetzen ez dutenak. Arestian aipatutako arte-langileak eta maisuak onetsi behar dute harria; horrez gain, eraikuntzan erabili beharreko material guztiak nahiz Iturraon egiten diren lan guztiak onetsi beharko ditu aurreko baldintzan aipatua den maisuak, eta ez dira onartuko baldintza hori betetzen ez dutenak.

Lanak egiterakoan sortzen diren hondakin guztiak zaintzaileen onurarako geldituko dira, eta errematatzaileak ez du deusetarako eskubiderik izanen, inolako aitzakiarik gabe.

Ordainketak eginen dira era honetan: bi mila erreal eskritura ematen denean, betiere errematea amaitu eta zortzi egunen buruan gehienez; eta diru kopuruaren gainerakoa, neurriak arteztu eta proportziozko salneurriak baldintza honetan xedatu bezala aplikatu ondotik, fidatzaile bermedunak hartarako aurkeztutako eran.

Azkenik, enkante eta eskritura eskubideak errematatzailearen kargura izanen dira; eta maisuaren egiaztapen nahiz entrega denborarenak bi aldeek erdi bana ordainduko dituzte.

OPAH L-1 1849, 176. or.