Kopurua eta kontratazio askatasuna

Maisu arotz-istinkari titulua ematen zietenean Priore eta Kontsulen aurrean zin egin behar zuten zehatz-mehatz beteko zituztela lanbidearen betekizunak eta agindutako lanak, eta sendo eta iraunkor egingo zituztela.

Donostiako Kontsulatuko maisu arotz-istinkariak lau ziren; hauetatik bik Hiri honetako jurisdikziopeko Pasaian egiten zuten lan, eta beste biek Donostian bertan.

Alabaina kapitainak, jabeak edo komisionatuak, VIII. zenbakian jasotakoaren arabera, maisu arotz-istinkaria kontrata zezakeen Kontsulatuaren jurisdikziotik kanpo, Donostia edo Pasaiatik kanpo alegia, bere kargura eginez gero.

Marrazkia

Marrazkia