Lantegia

Eskulangile hauen lantegia mendi aldeko eraikin txiki batean dago; oin-planta bakarrekoa da, eta mendi-mazela batean dago; eraikinaren estalkia harri xabalez eginikoa da. Etxeak hegoaldera ematen du, eta bertara iristeko bidezidor bat hartu behar da.

Hegoaldera ematen duen fatxadan leiho handi bat dauka, ibarrera eta inguruko mendietara begira: argi ederra ematen dio barrualde guztiari.

Leihoaren ondoan lanerako mahai luze bat bi lokailurekin, eta mahai gainean barreiaturik, eskuko erreminta pila bat. Albo batean sutegia eta gertu-gertu, enbor sendo batean gainean, ingudea.

Gelaren erdian leuntzeko makina bat, egurra lantzeko tornua, zorrozteko makina txiki batzuk eta bazter batean urezko zorroztarria. Makina guztiak argi-indarrez mugitzen dira.

Barrualdean, hor hemenka banatuta, ezpel adar ugari zatitu gabe lehortzen, baita beste mota batzuetako egurrak ere. Beste bazter batean, orein adar pilo bat, Asturiasen bertan erosiak.

Sutegiaren eta ingudearen alboan, gabi malgukiduna; horrek motor elektriko batekin funtzionatzen du, eta guraizeen bi piezak egiteko erabiltzen dute.

LantegiaArtisauen lantegia ezaugarri landatarreko eraikin txiki bat da. Leiho handi bat du egutera aldera; eta horrek egun argi asko ematen die. (J.M.I. argazkia.).