Lakreatua

Zenbait kasutan, neurri txikiagoko piezetan egindako marraketak kolore gorriz eta orlegiz margotu ohi ziren, baita ere, beltzez; hala, ikurrak eta zero erreferentziatik erdikora joaten ziren graduazioak, bai ezkerraldera, bai eskuinaldera, nabarmen araziko zirelako. Jarraian azalduko dugu eragiketa hori nola burutzen zuten: lehenbizi, alkoholezko lanparatxo batean berotu egingo zen pieza eta, berehala, aukeratutako koloredun lakre barra grabatutako alderdiaren gainean jarriko zen eta, horrek, urtzerakoan, egindako grabatua erabat estaliko zuen; pieza erabat hoztutakoan, gogortutako lakrea pomiz harriarekin igurtziko zen, olioa ere erabiliz, lakre soberakina kendu eta grabatutako trazuen gainean bakarrik geratu arte kolorea. Grabatzaileak gubilarekin ildo hondoan ebakiguneak egiten zituenez, alderdi horietan kolorea finkatuta geratzen zen eta, modu horretan, piezaren azalera guztia maila berean geratzen zen eta, pintura erabilita, ezaugarri hori, hain zuzen ere, ezin zen lortu.

Ramiro Larrañaga eta Yulen ZabaletariRamiro Larrañaga (eskuinean), Yulen Zabaletari (ezkerrean) esku aide motako gubila erakusten. (Argazkia Jose Mari Izaga)