Lanak

Liburu eta agiriak zaharberritzeko lan eskaria gehienbat entitate publikoek (aldundi, udal, liburutegi...) egiten dute, baita antikuarioek, liburuzaleek eta arte lanak dauzkaten beste batzuek ere.

Aurrenekoek, erakunde publikoek, alegia, beren erantzukizuneko kultur ondarea zaharberritu nahi izaten dute; bigarrenek, ordea, batez ere ondasun zaharberrituak merkatuan izango duen balioak bultzatuta eskatzen dute zaharberritzea. Eta badira beste batzuk, ondareak jabearentzat duen esanahiagatik eskatzen dutenak.

Henar Pesok egiten dituen zaharberritze lan gehienak euskarritzat papera duten obrak izaten dira, batez ere antzinako liburuak eta eskuizkribuak edota inprimatuak (inkunableak, orri-sortak, protokoloak eta meza liburuak, besteak beste). Pergamino euskarridunak ere zaharberritzen ditu, hala nola, koru liburuak, konfirmazio orriak, hiri gutunak eta buldak.

Bere lan guztiak aldez aurretik onartutako aurrekontuaz egiten ditu. Horrek, zaharberritu beharreko lanaren xehetasunezko azterketa egitea eskatzen du, ezaugarri nagusiak zehazteko eta kontserbazio egoera jakiteko. Ondoren, azterlan fotografikoa egiten du, eta aplikatu beharreko tratamendua proposatzen.

Henar Pesok oinarrizko zaharberritze ikastaroak ere ematen ditu, batez ere koadernatzaileentzat.

zaharberritzaileaHenar Peso zaharberritzailea bere lantegian (C.U. 04/05).