Lanbide arautzen

Espainian 1885. urtearen hasieran arautu zen itsas makinisten lanbi-dea, hau da, duela hiru hamarkada lehenagotik ezagutzen zen lanbidea, jadanik 300 lurrunezko ontzitik gora zeudenan.

Legeak honela xedatzen zuen, “lurrunezko merkantzia ontziko maki-neria maneiatzen eta gidatzen jakin behar dute” eta zera gehitzen, “makinen arduradunak oso ondo ezagutu behar ditu makinen osaera eta funtzionamendua, erraz desmuntatu, muntatu, garbitu, akatsak zuzendu eta matxurak konpontzeko moduan. Halaber, ondo ezagutu behar du zilindro bakoitzean adierazten den potentzia zenbatekoa den eta horrek izango duen eragina”.

Hala, lehen eta bigarren mailako itsas makinista titulua lortzeko azterketak eratu ziren.

Lehen mailako titulua eskuratzeko azterketara aurkeztu ahal izateko, itsasoan lurrunezko ontzian bigarren makinista bezala 500 egun ibili izana izatea eskatzen zuten; eta bigarren mailako makinista titulua lortzeko aldi horren erdia ibili izana izatea eta mekanika lantegi batean lau urtez lan egin izana.

Marrazkia

Bi kasuetan, nolanahi ere, azterketa gainditu behar izaten zuten, eta horretarako hainbat asignatura ikasi behar izaten zuten, hala nola, aritmetika, aljebra eta geometria, baita mekanika, elektrizitatea, lurrunezko makinen fundamentuak eta marrazkigintza. Logikoki, esperientzia zen gehien eskatzen zena, batez ere lehen mailako itsas makinistari dagokionez.

Legeak, berebat, baporeetan joan behar ziren makinista kopuru eta klaseak ere zehazten zituen. Kabotaje handia baina 100 ZAtik beherakoak zirenetan eta 150 miliako itsas ibilaldiak egiten zituztenetan, bat edo bi makinista behar ziren. Makinak 100 ZAtik gorakoak zirenean, bi makinis-ta, lehena eta bigarrena. Alturako ontzietan bi makinista joan behar ziren 100 HP baino gehiagokoak zirenean, eta potentzia hori erruz gainditzen zutenetan, lehen eta bigarren makinista. Itsasoaz haraindiko bidaiak egi-ten zituzten ontziek, ordea, hiru makinista behar zuten eraman.

Jesús Mª Valdasilok adierazten duenez, itsas makinistek irabazten zuten soldata hilean 350 eta 250 pezeta ingurukoa izaten zen, lehen eta bigarren makinistek, hurrenez hurren. Soldatak hala jarraitu zuten aldaketa handirik gabe XX. mendeko lehen hamarraldira arte.

Marrazkia