Artisauak

Nerea Lazpita Aseguinolaza (1971) eta Josune Muguerza Urquiri (1971) Eibarko bi gazte horiek lehen mailako ikasketak euren jaioterriko Jose Antonio Moguel Ikastolan burutu zituzten. Nerea Arte Ederretan lizentziatu zen 1993/1994 ikasturtean, ikus-entzunezko espezialitatean hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Josunek, berriz, delineazio ikasketak egin zituen Eibarko Armagintza Lanbide Heziketa Eskolan. Ikastaro anitz eginez eta mintegi askotan parte hartuz osatu dute beren hezkuntza-maila.

1995ean beirazko artisau-lanak egiteko denda bat sortzea erabaki zuten. Dendarako artisautza-lanetan murgiltzearekin batera ikastaroak ere eman zituzten. Ikastaroak utzi eta 1996an bete-betean beirazko artean murgiltzea erabaki zuten, modu guztiz berritzailean, arestian aipatu dugun bezala.

Nerea eta JosuneNerea Lazpita eta Josune Muguerza artisauak.