Etorkizuna

Inportazioak eta merkatuan dauden ereduak kopiatzen dituztenak dira artisau profesional hauen etsairik nabarmenenak. Horregatik, behar-beharrezkoa zaie etengabe berritzen saiatzea eta merkatuak eskatzen duenari etengabe erantzuten ahalegintzea.

Eskulan lantegi-dendan ari diren bi artisau horiek erakusten duten ikasteko eta berritzeko gaitasuna kontuan hartuta, oso etorkizun oparoa aurreikusten diegu.