Produktuak eta lan-prozesuak

ESKULANen egiten diren pieza gehienak Nerea eta Josune artisauek/artistek egindako ale bakarrak izaten dira. Batzuetan, ordea, multzo txikitan ere lantzen dituzte. Era askotako lanak egiten dituzte, hala nola, beirateak, lanparak, ispiluak, eskutokiak, heldulekuak eta pareta-argiak, baina batez ere, emakumeentzako apaingarriak.

75 metro karratuko lantegi-dendan, administrazio-lanetara zuzendutako txokoa dute tarteko solairuan. Lantegi-denda Eibarko auzo batean dago, erdigunean. Aurrealdean saltzeko gauzak jartzen dituzte. Atzealdean, berriz, hiru mahai zabal  (2,80 x 1,60 metrokoak) daude lanerako. Urtze-labeak, soldagailu elektrikoak, leungailuak, xurgagailuak, lanparak, zulagailuak, zerrak eta besta hainbat erreminta ere ikus daitezke bertan.

Lan egin ahal izateko behar dituzten langai nagusiak, beira bereziki, merkatuan lortu ditzakete, baina batzuetan Alemaniako eta Estatu Batuetako enpresetatik ekarri behar izaten dituzte, eta biltegian gorde.

 

Ekoiztutako osagarri batzuk

Produktuak

Produktuak