Prozesua

Egin beharreko pieza nolakoa izango den eurak erabaki dezaketenean, eta hori da Eskulanen gerta ohi dena normalean, egin beharreko gaia eta osatuko duten beiretako bakoitza diseinatzea funtsezkoa da. Horretarako, oso adi egon beharra dute beti alor horretan etengabe sortzen diren aldaketei  begira.

Tiffany” teknika erabiltzen dutela esan dugu. Horrek, ordea, aldez aurretik zenbait lan egitea eskatzen du; hala nola, egin beharreko gaia eta osatuko duten beiretako bakoitza diseinatzea; beira marraztu eta ebakitzeko eredu modura erabiliko ditugun kartoizko txantiloiak prestatzea; eta ertz guztiak leundu eta ertz zorrotzak kentzea. Lan horietarako, 3 milimetroko lodiera duten beira lauak erabiltzen dira, bereziki horretarako egindakoak. Ondoren pieza guztiak eztainuz soldatu egiten dira.

Amaitzeko, lantzeke dauden produktuak garbitu eta lehortu egiten dira, batez ere soldaketako burdina-hariak, desugertzaile-hondarrek gaizki eragin ez diezaioten.

Ekoizpen prozesuaren urrats batEkoizpen prozesuaren urrats bat.