LANBIDEAREN ETA LAN TRADIZIONALAREN ARTEAN

Espainieraren Errege Akademiak “ohiko jarduera”tzat definitzen du lanbidea. Beraz emakumeek, eta askoz neurri apalago batean gizonezkoek, garatu izan duten jarduera, batez ere umeentzako jantziak prestatzekoa, erabat eskuz zertua eta umeen jaiotzaren aurretik beretik landua, ezin da lanbide tradizionaltzat hartu. Oinarrizko lehengaia artilea izan da.

Duela ez denbora gehiegitik hona, umeentzako arropa prestatzeko ohitura tradizional bihurtu da, eta oso fintasun eta estilo bereziak jorratzen dira horretan. Urteak igaro ahala emakume batzuek txaketak, mantak, soinekoak, gonak, gona handiak eta beste zenbait jantzi egin dituzte, inguruko herrietan saltzeko, eta horrela sarrera aipagarri samarrak eskuratu dituztela, azkenean jarduera hori lanbide bihurtu da.

Eibarko kasua oso adierazgarria da, lanarekin lotutako ia-ia guztia bezalaxe. Justina eta Rafael Astigarraga anai-arrebek 1946an Lanería Astigarraga sortu zuten.

Artileez gain, mota guztietako oihalak saltzen zituzten: mekanikarientzakoak, soinekoak, prakak, izarak, ... Jantziak josi ere egiten zituzten.

1991ko urtean, aurrekoek erretiroa hartu zutelarik, Gemma Gorosabel Astigarraga, Marisol eta Auntxik hartu zuten komertzioaren ardura, eta produktu berberak baina, noski, berrituak saltzen segitu zuten.

Azken hauek ere erretiratu ondoren, 2012an Maite Castillo Barrenetxeak hartu zuen negozioaren gidaritza, Contxi Solás harturik irakasle eta Maria Eugenia Sarasua saltzaile, eta negozioa handitu egin zuen, puntu, gurutze-puntu eta kakorratz-lanetarako eskolak emanez edozein motatako jantziak, hala nola eta besteak beste jertseak, txaketak, fularrak eta gorroak, egiteko. Aldi berean umetxo eta haurrentzako arropak egiteko lanari heldu zion atzera, Eibarren historian tradizio zabala izandako jarduerari jarraiki.

Ciriaca Ziorraga (ezker muturrean) eta Paz Guisasola (eskuin muturrean) eibartarrak  Debako hondartzan puntua egiten.Ciriaca Ziorraga (ezker muturrean) eta Paz Guisasola (eskuin muturrean) eibartarrak Debako hondartzan puntua egiten. (Argazkia: Azkoaga-Guisasola sendiaren bilduma, Arantza Lasa egilean den “Historia de las Mujeres de Eibar” lanetik hartua)

(Argazkia: Yulen Zabaleta)(Argazkia: Yulen Zabaleta)

(Argazkia: Yulen Zabaleta)(Argazkia: Yulen Zabaleta)

Artileak produktu izarra izaten jarraitzen du komertzio honetan, izen handiko markak tartean. Marka horietako batzuen salmenta esklusiboa da gainera. Gaur egun Debabarren osoan zehar dauzkate bezeroak.

Eibarko emakumearen lanak oso bilakaera positiboa izan du azken urteotan, nahiz seguruenik hobetu ere egin ahal izango litzatekeen, ondoko taulan ikusiko dugun bezala:

Arantza Lasaren “Historia de las Mujeres de Eibar” lanetik hartua.Arantza Lasaren “Historia de las Mujeres de Eibar” lanetik hartua.