Laneko baldintzak

El Piquillon lan egiten zuten berrogeita bi langilek 21 bagoneta erabiltzen zituzten. Langileak meategiak ustiatzen zituzten enpresek kontratatzen zituzten eta 180-185 pezeta inguruko soldata ordaintzen zietan astean (laguntzaileei, 147 pezeta) XX. mendeko lehen berrogeiko hamarraldian. Langileek txandan eta "zereginera" lan egiten zuten, hau da, taldeari egotzitako bagoneta kopurua zamatzen zutenean lanaldia amaitutzat egoten ziren. Hala ere, "ontzi bakoitzaren zamaren prezioa tona kopuruaren arabera doitzen zuten", eta horrela diru sarrera handiagoak lortzeko aukera izaten zuten. Gogoan izan behar dugu gerra zibilaren ostean, errazionamendu garaian, alegia, meatzariek, berariazko lan zailak egiten zituzten langile guztiek bezala, gainontzeko herritarrek baino errazio handiagoak hartzen zituztela.

Lanean ari zirenean ez zuten kaskorik erabiltzen, eta ez zuten laneko arropa berezirik ere janzten, baina "botak jantzi behar izaten zituzten eta zapi bat jarri lepoan". Laneko istripuak, kolpeak, erorketak, eta abar ohikoak ziren; heriotza istripuren bat edo beste ere gertatu ohi zen.

Bagonetak uhal garraiatzaileaz, "La correa" izenekoaz, ordeztu zirenean, zamatzaileen lan baldintzak asko hobetu ziren, eta ontziak zamatzeko gaitasuna asko areagotu zen: 2.000 tona inguru orduko.

Oharra: Eskerrak Carlos López Núñezi, beste askotan bezala, lan hau egiteko ere eman didan laguntza estimagarriagatik.

 

Berriemaile nagusiak

  • Javier Ibarzabal Zabalbaitia (Baltezana-Cantabria 1.935)

 

Bibliografía

  • Urdangarin Carmelo eta Izaga Jose María. Oficios Tradicionales V. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia eta Turismo Departamentua, 2001 (99tik 107. orrialdera)
  • Aldama, L.: "Descripción de la mina de hierro de Triano, en Somorrostro, con un apéndice sobre los demás criaderos de este metal en Vizcaya", Revista Minera aldizkarian, 1851, 369. orrialdea.
  • Antonio Hernández Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y Obra Públicarekin lankidetzan. "Cargadores de mineral en la cuenca minera vizcaína. Bilbao Ría 2000".
  • Prada Iturbe, Luciano “El cargadero de El Piquillo”. La ilustración de Castro 4.630 zk., 1996ko otsaila.
  • Cruz, Hilario. Crónicas de Muskiz 1993.